Aldaren urteko Biltzar Nagusia azaroaren 16ean iraganen da, larunbatarekin, 14:00etatik 17:00etara Zizpa Gaztetxean (Lesseps kaiaren 7., Baionan). Deneri irekia da, kafe ttipi batekin hasiko da eta lagunarteko giroko janari-mahaiarekin bukatuko.

Zergatik parte hartu Biltzar nadusi honetan?
👉 Iazko urtearen bilana egiteko eta etortzekoak diren proiektu berriak ezagutzeko.
👉 Aldaren Administrazio Kontseilu berria hautatzeko
👉 Elkarteak nola funtzionatzen duen ulertzeko eta bakoitzak nola parte hartzen ahal duen ikusteko!

Denek parte hartzen ahal dute biltzar nagusian baina bozkatzeko (txosten morala eta finantzarioa, erabaki estrategiko nagusiak, funtzionamenduaren hobekuntza, administrazio kontseilu berria, etab.), kide izan behar da: https://www.alda.eus/eu/alda-kide/.

Ez duda eta zure inguruan aipatu eta gertakariaren berri partekatu: https://bit.ly/ag-alda-2024.