« SE LOGER AU PAYS – HERRIAN BIZI » plataforma bateratuak, etxebizitza Foro bat antolatzen du ekainaren 4an, larunabata, goizeko 09: 30etik 20: 00etara, Hiriburuko La Perle salan. Plataforma horrek antolatu zuen joan den azaroaren 20an « Vivre et se loger au Pays – ezpekulazioari ez ! » manifestazio nagusia, 8.000 lagun bildu zituena Baionako karriketan, azken 25 urteotan hexagonoan antolatu den etxebizitzarako manifestaziorik handiena eginez. Geroztik, bere burua modu iraunkorrean egituratzen eta datorren bi urteetarako bide orria egiten lan egin du.
Egitaraua :
Ekainaren 4an, larunbatez, Hiriburuko La Perle gelan
09:30tan : «SE LOGER AU PAYS / HERRIAN BIZI» plataformaren sortze Biltzar Nagusia
Ibilbide-orria eta gobernantzako eredua onartzea. Gida-taldearen hautaketa. Animazio taldearen osaera.
12:30tan: prentsari aurkeztea Biltzar Nagusiaren emaitzak eta plataformaren hurrengo hitzordu eta denbora indartsuak.
12:30tan: Janari mahaia, Atherbea-ko gizarteratzearen talierak antolaturik – Kostu : 10 €uro
Janari mahaiarentzat izen-ematea: herrianbizi.selogeraupays@gmail.com
14:30tan: 2 Lan tailerrak:
- Bigarren etxebizitzak
- Etxebizitza soziala
18:00tatik– 20:00ak arte :Hitzaldi publikoa “SE LOGER AU PAYS / HERRIAN BIZI”
Etxebizitza soziala, alokairuen kontrola, bigarren etxebizitzak, mublatu turistikoak eta konpentsazioa
- Emmanuelle Cosse, Etxebizitza ministro ohia, Etxebizitzarako Batasun Sozialeko presidentea
- René Dutrey, Pertsona xume eta behartsuen Etxebizitzarako Goi Batzordeko idazkari nagusia, Pariseko auzapez orde ohia, gaiari buruzko legegintza mailako aitzinatzeak inspiratu zituen alokairuen kontrolari buruzko txostenaren egilea.
- Joseba Otondo, Baztango auzapeza bigarren etxebizitzei eta etxebizitza hutsei buruzko tokiko iniziatibak
- Stéphane Pfeiffer, extebizitzaren zerbitzio publikoaz arduratzen den Bordaleko auzapez ordea