Claude Olivek Ram Dam 64 40 webgunean egindako adierazpenek Aldaren haserrea piztu dute (๐https://bit.ly/loffice-64-aurait-il-peur-dalda): ยซ๐๐๐๐๐๐ 64 ๐๐๐๐๐๐ก๐๐๐๐๐๐ข ๐๐๐๐๐๐๐๐ ๐๐ ๐๐ก๐ ๐๐๐๐๐๐๐๐ง, ๐ต๐๐๐๐๐๐ ๐ผ๐๐๐ ๐ธ๐ข๐ ๐๐๐ ๐ป๐๐๐๐๐ ๐๐๐ง๐๐๐ ๐๐๐ก ๐๐๐๐๐๐๐ก๐ง๐๐ ๐๐ข. ๐ด๐๐๐๐๐๐ ๐ก๐๐๐ง๐๐ ๐พ๐๐๐ก๐ ๐๐๐๐ข๐๐ ๐๐๐๐๐๐ ๐๐๐๐๐ ๐๐๐๐ก๐๐ ๐๐๐๐ก๐ โ๐๐๐ก๐ง๐๐ ๐๐ข๐ก๐๐ ๐๐๐๐๐๐ก๐ง๐๐๐๐๐๐ ๐๐๐๐๐ง๐๐๐๐๐๐ ๐๐๐๐๐๐ก๐ง๐๐๐๐๐๐ ๐๐๐๐๐๐ก๐ ๐๐ ๐๐๐๐๐๐๐ก๐ ๐๐๐๐๐๐ข๐๐๐๐๐๐ ๐๐๐๐๐๐๐ก๐ง๐๐ ๐๐โ๐ ๐๐ข๐ก๐ ๐๐ข๐๐๐๐๐๐ ๐๐๐ก๐ ๐๐๐ ๐ก๐๐๐๐ ๐๐๐๐๐ ๐๐๐๐๐๐๐ก๐ง๐๐๐๐ ๐๐๐๐ ๐๐๐๐ยป.
Angeluko auzapeza, Pirineo Atlantikoko lehen lehendakari ordea eta Office 64ko lehendakaria otsailaren 7an Aldarekin izan duen bilkuran (https://www.alda.eus/office-64-meprise-les-locataires-du-pays-basque/) egindako adierazpenak berretsi eta asumitzen ditu beraz. Alda Ipar Euskal Herriko elkarte bat izanki, soilik lurralde horretan ekintzak eramaten dituelarik, ezingo luke Office 64eko komisioetan parte hartu, ez eta ere Ipar Euskal Herriko Caleol-ean (etxebizitzak ematen dituen komisioa), Office 64en, izan ere, bi Caleol daude, bata Ipar Euskal Herriari berezitua eta bestea Biarnoari, horrek frogatzen du gainera Pirineo Atlantikoko departamenduko berezitasuna eta buru bitasuna.
๐๐๐ฟ๐ฟ๐ฒ๐ธ๐ฎ๐ฟ๐ถ ๐น๐ฎ๐ฟ๐ฟ๐ถ๐ฎ
Claude Olivek ELB laborarien sindikatua, LAB langile sindikatua, Lantegiak enpresaburu elkartea, Elkartasunak Eraiki plataforma bezalako Ipar Euskal Herrian soilik lan egiten duten egitura guztiek departamenduko hainbat egitura ofizialetan parte hartzeko duten eskubidea eta zilegitasuna mehatxu pean jartzen du, eta horrekin aurrekari larri bat justifikatzen du hemen.
Office 64eko lehendakariak eta Pirineo-Atlantiko departamenduko lehen lehendakari ordeak, eta ondorioz lehen planoko ordezkari politikoak, bereak egiten ditu guztiz politikoak diren arrazoiak HLMetako hauteskundeak gehiengo handi batez irabazi dituen zerrenda egiturako komisioetatik bazterketa justifikatzeko. Euskal lurraldeari berezituak diren erakundeen zilegitasuna zalantzan jartzen du beraz. Aldak Ipar Euskal Herriko eragile ezberdinak deitzen ditu ez dezaten onartu aurrekari arriskutsu hori.
Bere aldetik, Aldak bururaino eramanen du borroka Office 64eko alokatzaileen bozak errespetarazteko.
โ Gainera jakinez beraien bozka ukatu baina dirua onartzen dieten alokatzaileek tentsio bereziko testuinguru batean daudela kargak izigarri goratzen ikusten dituztelako.