2023ko martxoaren 1ean, asteazkenarekin, indarrean sartuko da Airbnb-ren kontrako konpentsazio-neurria plantan ematen duen araudia. Oraingo honetan, Aldak urte osoan zehar bizitzeko diren etxebizitzak behin-betiko mublatu turistikoetan aldatzearen kontra diren guziei gomita luzatzen die. Behar den bezala ospatuko dugu Herrian bizitzeko eta aloitzeko eskubidearen aldeko aitzinatze garrantzitsu hau 18:00etarik goiti Baionako Pyrénées Ostatuan.

 

2021ean determinazio osoz neurri honen alde  borrokatu gira, eta 2022ko martxoaren 5ean Euskal Elkargoak bozkatu du. Neurri honek Airbnb bezalako plataformek urte osoan alokatzekoak diren etxebezitzen multzotik lortzen duten etxebizitzen ihes handia geldiaraztea du helburu. Garaipenak ospatzen dira, ondokoak kausitzeko  borrokan are motibatuago izateko!

 

👉 Aldak Café des Pyrénées Ostatuan, Baionako Paul-Bert plazan, 18:00etarik goiti hitzordua ematen dizue. Han berean: argazki erakusketa, pintxoak, musika eta umore ona!

Ez duda eta  zure inguruan gertakariaren berri  partekatu: XXX

 

(*) Neurri honek azalera baliokidekoa den eta herri berean den etxebizitza berri bat ekoiztera behartzen du mublatu turistiko batean  eraldatzen delarik urte osoan bizitzeko den etxebizitza bakoitza. Horrek holako eraldaketak  zailtzen edo ia ezinezkoak bilakatzen ditu, behin betiko babesten du urte osoan alokatzekoa den etxebizitza multzoa, eta tokiko biztanleentzat galduak ziren etxebizitza ainitzen berreskuratzea ahalbidetzen du, eremu berriak gehiago betoiztatu edo artifizializatu gabe.