Caradoc

Maillâges-ekin bizikide izan molde solidarioan!

Marie deitzen da, eta Verlaine aterpetzen du. Marie-ek 89 ute ditu, ainitz haur ukan ditu, laguntzak eskasak ziren garaian, ainitz lan egin du, eta «4. adinera» heltzean, bere alabek eta semeak ez zuten haien ama apartamenduaren uzten ikusten , nahiz eta denborak jin eta denborak joatearekin bere autonomia ttipitu zaion.

Bere etxea, Baionan da, Haritzen karrikan, Caradoc pean, duela hirurogei bat urte bizi den erresidentzia batean. Egunean zehar, bere alabetarik bat biziki presente harekin egoiteko. Erizainak, laguntzaileak eta kinea txandakatzen dira egunez, baina arratseko eta gaueko txanden gaia agertu da.

Lasaitu eta hatsartze bat segurtatu

Zeren, eguneko momento horretan dira bakartasuna eta barne herstura agertzen. Maillâges elkarteak proposatu du Marie-ri Verlaine-en aterpetzea. Azken honek, astiri eta gaueko presentziaren ordainez, ez du alokairurik ordaintzen. Egunean zehar, Verlaine-ek zerbitzu ttipi batzu eskaintzen ditu, hor delarik Marie-rekin egonez eta elkarrizketatuz. Momentu preziagarriak dira bientzat. Eta horrez gain, abentura eder bat da aloitzeko zailtasunak zituen Verlaine-entzat.

Beren burasoekin ahal bezain hurbil egoiteko tiran diren eta untsa merezitua duten arnasa hartzeko gogoa duten familia zaintzaleendako pausa gisako bat da. Aldi berean, gazteei edo ez hain gazteei, alokairu handiak dituen eskualdean aloitzeko aukera emaiten da”, azpimarratzen du elkarteko arduraduna den Pierrek.

Baionan, ezagutzen ez gaituzten pertsona ainitz badira oraindik. Eta, adineko ainitzek, arrats eta gauean haien lasaitzeko, eta haien etxean berean egoitea errexteko, pertsona gazteago bat errezibitzen ahal lukete.”

Zure apartamenduan logela bat libre baldin baduzu, zinez bakartasuna guttiago senditzeko eta norbaiti etxebizitza baten eskaintzeko aukera da. Jakina, alokairurik ez da. Baina aterpetuko duzun pertsonak ur, berogailu, gasa … gastuetan parte hartzen ahalko du.

Maillâges-ekin, sekulako giza abentura bizi ezazu!

BIZIKIDE IZAITEA BERRIZ ATZEMAN maillages.org-en

Harramenak: 07 82 53 88 04 – 06 60 43 19 42 associationmaillages@gmail.com

Je reste informé·e