2020ko urrian sortua, Alda elkarteak auzogune eta jendarte herrikoietako pertsonen eskubideak zaintzen ditu Ipar Euskal Herrian. Lan mundutik kanpo, beren eguneroko bizian zuzengabekeriak jasaiten dituzten pertsonen antolakuntza kolektiboa laguntzen du bereziki: etxebizitza (salmentarako edo berreskuratzeko kanporatzeak, legez bermaturiko etxebizitza eskubidea, etxetik botatzeak, sanotasun eskasia, denbora laburreko edo ikasle alokatze kontratu iruzurrezkoak, etxebizitzen zuzenbidea orokorki), kontsumoa (asegurantza konpainia maltzurren, telefono operadoreen … biktimak), zerbitzu publiko eta administrazioetako erabiltzaileen eskubideak, atzerritarren eskubideak,…
“Eguneroko borrokak”, Aldako eskubideen sustengu guneak, injustiziak jasan dituzten biktimen eskaerak biltzen ditu, beharrez berbideratzen eta, Aldaren gaitasun eremuan sartzen badira, aterabide konkretuak eta indibidualak atzemaiten. Egoera berdintsuen biktimak diren pertsonak antolatzen laguntzen ditu ere, injustizia horiei erantzun egonkorrak kolektiboki aurki ditzaten.
Aldak eskubideen sustengu gunearentzat koordinatzaile bat bilatzen du, injustizia kasuen jarraipena gidatzeko, talde horren garapena eta jarduera boluntarioak kudeatzeko, eta ekintza kolektiboen alderako laguntza koordinatzeko.
Ko-koordinatzaileak boluntarioz osatu batzorde batean eginen du lan, jadaneko hor diren bi koordinatzaileekin elkarlan hertsian eta soldatapeko lantaldearekin koordinatuz, eta ondoko misioen ardura ukanen du:
MISIOAK
- Aldak jasotzen dituen norbanakoen eskaeren jarraipena kudeatu:
- Norbanakoen kasuen jarraipena egin batzordearen jardueran parte hartzeko, eta Aldak topatzen dituen eskaera mota ezberdinak ulertu
- Norbanakoen eskaera horien harrera ongi kudeatua dela segurtatu (telefonoz, posta elektronikoz, sare sozialen bidez)
- Jasotako kasuak ahalik eta hobekien kudeatzea ahalbidetzen duten tresnen funtzionamendu ona segurtatu eta tresna berriak garatu (jarraipena, artxibatzea)
- Kide boluntarioen eta batzordeko permanenteen arteko lan banaketa antolatu
- Aldaren Eskubideen Sustengu Gunearen egituraketan eta garapenean parte hartu:
- Hego Lapurdin permanentzia berri bat ireki (Hendaia – Urruña – Donibane Lohitzune)
- Aldaren auzoguneetako kolektiboek antolaturiko permanentziak lagundu
- Lantaldearen sustapenean parte hartu (gai zerrendak, bilkura agiri edo aktak, estrategia)
- Boluntario berriak erakarrri eta haien gaitasunen hobekuntza segurtatu
- Aldaren lantalde juridikoaren garapenean parte hartu
- Norbanakoekiko injustiziak borroka kolektibo bilakatzen lagundu:
- Norbanakoen aurkako injustizia enblematikoen inguruko mobilizazio sorten antolaketan parte hartu: jardunaldiak, mobilizazioak, elkarretaratzeak, ekintza mediatikoak, komunikazioa
- Ber injustizia pairatzen duten pertsonez osatu taldeen garapena bultzatu (arduren hartzean lagundu, eta konponbide kolektiboen atzematea ahalbidetuko duten kanpainen prestaketan eskukaldi bat eman).
XERKATZEN DEN PROFILA
- Ondoko arlo batean edo hainbatetan esperientzia ukatea :
- Gizarte laguntza
- Etxebizitza eskubidea
- Laguntza juridikoa
- Egitasmo kudeaketa
- Talde sustapena
- Elkarte bizitza
- Harremanetarako gaitasun ona
- Azterketak eta sintesiak egiteko gaitasuna
- Idazketarako gaitasun ona
- Pertsona zorrotza eta autonomoa
- Frantsesaz gain euskararen menperatzea (idatziz, ahoz) balioetsiko da
12 hilabeteko kontratu mugatua, 35 oren asteko. Lansaria: lanbide-arteko gutieneko soldata (SMIC).
Lanpostua irail erditsuan hasiko litzateke, hautagaiarekin adostekoa;
Hautagaitzak info@alda.eus helbidera igorri uztailaren 19ko asteazkena aitzin.