23. edizioa Irunetik abiatuko da martxoaren 14an, ostegunez, eta Baionara helduko da Igandearekin martxoaren 24an. 11 egunez eta 10 gauez, Euskal Herriko 7 probintziak zeharkatuko ditu, 2500 km kurritu ondoren. Hamar milaka pertsona itxoinak dira helmugan sekulako pesta baten esperantzarekin!

Alda lasterketan

Aldak hitzordua ematen dizue Euskal Babel elkartearekin partekatzen duen 2774. kilometroan. Animatzen zira gurekin korrika egiteko? Zatoz martxoaren 24an 11:15etan Baiona gainaldeko ur-zentrora (André Malraux etorbidearen 5.). Aldaren tixerta baldin baduzu, ez duda janztea!

Kirola gutiago maite dutenentzat, Patxoki irekia izanen da igande osoan. Zatozte trago batzuen edatera 11etatik goizeko biak arte, Tonneliers karrikako 23bis-era. Informazio erakus mahaia ere atxikiko dugu bertan arrastaldeko 16:00ak arte.

Harro herri korrika plazara!