Astelehen honetan ekainaren 19an, goizeko 10:30etan Aldako 24 militante Miarritzeko Pestre etorbidearen 6an kokatua den mublatu turistiko batean sartu dira. Okupazio mugagabe horren bidez elkarteak 2023ko martxoaren 1etik Euskal Herri Hirigune elkargoaren tentsio peko eremuan indarrean den konpentsazio arauaren urraketa salatu nahi du. Aldak etxebizitza hori erregularizatzea eta efektu eragozgarriak dituzten zigorrak eskatzen ditu legea urratzen duten enpresen aurka eta horren konplizeak diren plataforma numerikoen aurka. Elkarteak Ipar Euskal Herriko hainbat etxebizitza urte osorako bizitegi bezala mantentzea ahalbidetzen duen konpentsazio arauaren errespetua hertsiki zaintzen du.
Astelehen honetan ekainaren 10an, Aldako 24 militanteek Miarritzeko Pestre etorbidearen 6an kokatua den apartamendu baten okupazioa hasi dute. Lehen solairuan den apartamendu hori Elimala SARLarena da eta epe laburreko alokairuan proposatua da 200 eta 250 eurotan gauka Booking eta Gites.fr plataformetan erregistro zenbaki faltsu batekin.
Arau hauste larria
Multijabetza baten esku dagoen SARL horrek, alta, 2023ko martxoaren 1etik (konpentsazio neurria indarrean jarri den eguna) ezin du urte osoan turistei etxebizitza aloitu ez badu konpentsatzen (*). Arau urratze larria da eta delako SARL horrek kondena pizuak izan ditzazke 50 000 euroko ixuna arte joan daitezkenak eta etxebizitza berriz ere urte osoan alokatua izatea behartua izatea. Ez balu kondena hori errespetatzen egunka eta metro karratuka 1000 euroko arteko ixuna ordaintzea behartua izan daiteke. (article L. 651-2 du code de la construction et de l’habitation et l’article L. 324-1-1, V., alinéa 1er du code du tourisme).
Aldaren ustez ehundaka SCIk eta SARLek kostaldean eta Lapurdi barnekaldearen zati batean indarrean dagoen konpentsazio araua urratzen dute gaur egun. Elkarteak horien aurka prozedura juridikoak irekitzea eskatzen du, prozedura horiek zigor eredugarriekin eta eragozgarriekin amaituz.
Aldako militanteek 450 euro ordaindu dituzte (3 gauentzat prezio finkoa) etxebizitza horretan sartzeko, alta jabeak ez zuen mublatu turistiko bezala aloitzeko inongo eskubiderik, ez baitu konpentsaziorik egin. Aldako militanteek kontsideratzen dute, ondorioz, mublatu turistiko hori bizitegi nagusiaren araubidean sartzen dela berriz ere eta, 450 euro ordaindu dituztenez eta bizitegiaren gakoak eman dizkietenez ahozko aloitze kontratu baten balioa baduela (apartamendua mublatua izan edo ez 3 urteko iraupena du kontratu horrek ahozko aloitze kontratu ororekin gertatzen den bezala).
Aldaren helburuak
Aldak Gites.fr eta Booking plataformei legez kanpo den iragarki hori berehala kenndu dezaten exigitzen die. Elkarteak, Biarrizko Herriko Etxeari ere plataforma guztiei erregistro zenbakirik gabeko edo zenbaki faltsuko iragarki oro publikatzeari uztea agindua luzatu diezaien eskatzen dio ez badute nahi auzitara eramanak izan. Aldak SARL Elimala-ri buruzko eta dituen iruzurreko praktikei begirako ikerketa abiatzen du. Okupazioak iraunen du egindako eskaerek jasotzen dituzten erantzunen arabera eta ikerketa horiek emaitzak lortu bitartean.
Aldak tokiko herritarren herrian bizitzeko eskubidearen alde segituko du lanean amore eman gabe. Ipar Euskal Herriko tentsio peko eremuan indarrean den konpentsazio neurria urratzen duten pertsonak ez ditu utziko egiten ondoriorik pairatu gabe. Gaur egun arau hori urratzen duten sozietate, multijabe, plataforma numeriko oro erantzule izan beharko dute.
Sustengu aperitifa ekainaren 20an, asteartez
Aldak bere ekintza eta eskaerak sustengatzen dituen pertsona oro gomitatzen du pote bat hartzera hurbiltzea astearte huntako arratseko 7etan okupatua den etxebizitzaren aitzinean.
Elkarrekin, konpentsazioa errespeta arazi dezagun eta urte osoan aloitua den etxebizitza babestu dezagun!
Konpentsatzioa urratzen duten aurka: mobilizazioa, okupazioa eta zigorra!
Etxebizitzak bizitzeko, ez espekulatzeko!
(*) Konpentsazioak honako hau erran nahi du: bizitoki bezala baliatuak ez diren lokalen bidez, mublatu turistikoa bilakatu nahi den etxebizitza ororen truke urte osoan aloitua den bizitoki berri bat sortzea. Etxebizitza hori herri berdinean kokatua eta eremu berdinekoa izan behar du. Horrek zaila eta gehienetan ezinezkoa egiten du bizitoki bat mublatu turistiko bilakatzea. Eta, horrela urte osoko alokairuen parkea babesten du, eta galduak izan etxebizitza asko berreskuratzeko aukera ematen du tokiko herritarrentzat etxebizitza berririk eraiki gabe eta ondorioz lurrak artifizializatu gabe.