HLMetako alokatzaileen hauteskundeentzat Aldaren hautagaien Iritzi artikulua, Argia eta Berriak argitaratua:
HLMetako alokatzaileen hauteskundeak, gauzak zinez alda ditzagun!
Alda, alokatzaileen defentsarako elkartea, duela 2 urte doi-doia sortua da, baina hain denbora gutiz bere eraginkortasuna, familia xumeen laguntza aktiboa eta jendeen artean bere presentzia iraunkorraren erakusten jakin du.
Aldarekin, irabazten dugu
Joan den urtea baizik ez badugu konduan hartzen, Aldak 357 familia eta pertsona jarraiki eta lagundu ditu eta konpondu behar zituzten arazo eta injuztia gehienei aterabide bat atzeman die. Elkarteak, Cam de Prats eta Habas bezalako HLM auzoaldeetan, lehen biztanle taldeak sortu ditu, azken hauek berak lehen garaipen kolektiboak eskuratzen hasiak direlarik.
Bere ekintza eta kanpainen bidez, Aldak aitzinamendu globalagoak erdietsi ditu, Ipar Euskal Herrian etxebizitzaren egoera orokorraren baitan eragin baikor batekin. Euskal Elkargoak onartu konpentsazio neurriak, bistan dena, hemengo jendeei alokatzen ziren etxebizitzak mublatu turistikoetan eraldatzea geldiaraztea lortu du. Estatuak Ipar Euskal Herrian alokatze kontratu iruzurtien kontrako borroka batzordearen sortzea, lehen aldikotz gertatzen da frantses Estatu mailan. Batzorde horrek jadanik efektu eragozgarria du jabe eta etxe agentzia askoren jokamoldeei buruz.
Bizitoki pribatuen multzoa eta bizitoki sozialen multzoa, denak lotuak dira
Alda, Se loger au pays – Herrian bizi plataforman den eta bertan aktibo den alokatzaileen defentsarako elkarte bakarra da. Plataforma horrek Frantses Estatuan azken 25 urte hauetan egin den etxebizitza ukaiteko eskubidearen aldeko manifestaldi handiena antolatu du 2021eko azaroaren 21ean. Horrek aitzinatze gehigarri batzu ahalbidetu ditu: Prefetaren engaiamendua Euskal Elkargoaren hautagaitza sustengatzeko alokairuen mugatze-gainbegiratze indartua egiteko; Ipar Euskal Herrian etxebizitzaren lurralde gidaritza batzordea sortzea, bereziki etxebizitza-sozialaren tokiko ekoizpena nola garatu eta erraztu ikusteko.
Dena den, oinarrizkoa da, HLMetako alokatzaileak zinez defendatu nahi baditugu, Ipar Euskal Herriko lurraren eta etxebizitzaren krisi globalari buru egitea. Espekulazio pribatuari ez badiogu buru egiten, izan dadin lurraren edo etxebizitzaren arloan, horrek ondorio zuzen gisa du, HSA, Office 64, COL eta beste antolakunde edo HLM erakundeek etxebizitza sozialak ekoiztea gero eta zailagoa eta garestiagoa izatea.
Emaitza: HLMetako etxebizitza gutiago eskuragarri dira, gure seme-alabentzat baina baita guretzat ere, gure bizitzaren bilakaerak HLMetako etxebizitza multzora lekualdatzeko galdea egitera eramaten gaituenean. Eta espekulazio pribatuari loturiko etxebizitza sozialen ekoizpen kostu gehigarriak, eraikuntza kostuen bat-bateko emendatzeak larriagotua, jabe sozialen finantza baliabideak murriztuko ditu. Azkenean, gure auzo eta gure HLM eraikinen zaharberritze edo berritze gutiago izanen dira, haien mantentze-lanetarako eta beharrezko ekipamendu kolektiboendako baliabide gutiago.
Beti eraginkorrago alokatzaile guzientzat
Agerikoa da, HLMetako alokatzaileek gaur egun, 2 gauza behar dituztela:
1) elkarte aktiboa, zinez lekuaren gainean dena, Alda den bezala, azken hau 450 bat kide motibatu eta dinamikok osatzen dute – haien kopurua egunero emendatzen delarik –35 000 ale dituen jendarte herrikoietako kazeta banatzen du, biztanleak ekintzaile bilakarazten ditu, mobilizazioak indartzen eta biztanle kolektiboak antolatzen laguntzen ditu, beren HLMetako auzoaren bizia hobetzen lagunduz.
2) denentzat, sozial arloko etxebizitzen multzoko alokatzaileentzat bai eta ere arlo pribatuko etxebizitzen multzoko alokatzaile edo jabe ttipientzat, ondorioak dituen eta ukanen dituen gaur egungo lurra eta etxebizitzaren krisia Ipar Euskal Herriak meneratzeko gaitasuna ukaiteko borrokatzen den alkartea.
HLMetako hauteskunde hauetan, alokatzaile anitzek Aldaren alde bozkatuz geroz, azken honek parte hartzen ahalko du, hainbat batzorde eta istantziatan, gaur egun informazio iturri nagusi horiek ez dituelarik hurbiltzen ahal. Horren bidez, Aldaren lana eraginkorrago izanen da eta borroka gero eta gehiago irabazten ahalko ditu Ipar Euskal Herriko alokatzaile guzien onerako… bai eta gure haurren onerako.
Azaroaren 16tik 30a arte, zinez aldatzeko, bozka Alda!
Rama Cristofoli, Isabelle Marticorena, Yusuf Polat, Carole Sermet, HSAko alokatzaileak; Moussa Cissokho,Corinne Manso, Nicolas Igier, Office 64ko alokatzaileak; Aldaren hautagaiak HLMetako alokatzaileen hauteskundeetarako.