Gaur egun Ipar Euskal Herria hunkitzen duen bizitegi krisiak pertsona eta familia anitz egoera prekarioan, berdin etsigarrian ezartzen ditu. Renéren kasua izan zen. Haren istorioa hemen irudikatua da, gu guzien deigarri.

Renék bere autoan lo egin du 18 hilabetez baino gehiago, salmentarako kanporatze baten ondorioz Bidarten alokatzen zuen etxetik botatua izan eta… Alta, René langile bat da eta goizero jeikitzen da lanera joaiteko. Alda haren salbabidea izan da : elkarteko kideek lagundu eta lauzkatu dute alokairu sozial bat eta bizi lasaiago bat lortu arte, buruaren gainean egiazko teilatu batekin, gu ororen eskubidea den bezala.

👉 Hau bezalako garaipenak, Aldak zaintzen dituen alokatzaileen probetxurako (onurako), anitzak eta garrantzitsuak dira. Baina eskariak, hauek ere, beti emendatzen ari dira… Beraz, injustizi eta egoera dramatikoen aurrean gure ekintza eta babes ahalbideen indartzeko, elgarrekin Euskal Herri biziago, zuzenago eta solidarioago baten eraikitzeko… Zu ere Aldaren kide bilaka zaitez : https://www.alda.eus/eu/alda-kide/!

🎥 Egile-eskubideak: Sabina Hourcade