Euskal Hirigune Elkargoan, 2017an, baziren 200 000 bizileku, baina haietarik 3/4 baino gutiago (147 423) urte osoan bizitzeko erabiliak ziren. 42 238 bizileku bigarren etxebizitzak ziren, 11 930 bizileku hutsak ziren. Hots, etxebizitzen %27 ez ziren bizitegi nagusiak. Geroztik egoera gaizkitu da. Gaur egun badira 45 000 bigarren etxebizitza!
Ipar Euskal Herrian, beste lekuetan baino etxejabe gehiago bada. Soilik biztanleriaren %36k bere etxebizitza alokatzen du. 15 579 menaiuk etxebizitza sozialak alokatzen dituzte, eta 41 670 menaiuk etxebizitza pribatuak. 2017an jadanik, urte osoan alokatzeko bizileku pribatu baino bigarren etxebizitza gehiago baziren!
Alokatzeen arloan den eskasiak biztanleak bultzatzen ditu bizitegi jabe bilakatu nahi izatera baina m²-aren prezioak, beti gorantz doanak (+%18 apartamenduentzat, 2015en eta 2018ren artean) hainbat biztanle baztertzen ditu. 2018an, 4 250 €/m²-ko bataz bestearekin, familien %30ak baino gutiagok erosteko ahalmena badute, gaur egun. Eta ahal horiek dituztenetan, gehienak jadanik etxejabe dira.
Biztanleen gehiengoarentzat, ez da gehiago posible Ipar Euskal Herrian erostea. Alokatzeko diren etxebizitzen kopurua ttipiegia da, eta usu, alokairuak karioegi dira. Bizitegi sozialen multzoa eskasegi da eskaerari erantzuteko.