Gure berriak
Alda-rekilako topaketa eta zintzur bustitze aurkezpena Ainhize-Monjolosen
Apirilaren 16an 19:00 tan asteartez EHLG ren egoitzan Aldak zintzur bustitze goxo bat antolatzen du elkartea aurkezteko: bere hasiera, funtzionamendua eta aintzinean ditugun borrokak. Elkarteak interesatzen zaitu baina izena eman aintzin hobeto ezagutu nahi duzu? Aldaren kide zira, kuriosa eta...
Le Maire eta Kasbarian ministroen etorrera: Aldak manifestaldira deitzen du
Guillaume Kasbarian eta Bruno Le Maire etxebizitza eta ekonomia ministroek Ipar Euskal Herrira etorrera jakinarazi dute ostiral huntako, martxoaren 22a. Kari horretara Se loger au Pays - Herrian bizi plataformak elkarretaratze bateratara deitu du 18etan Glaineko elkartetxearen aitzinean Baionan....
“KANPORATZEAK GELDI!” elkarretaratzea
Martxoaren 29tik apirilaren 7ra, Etxebizitza eta Hiri Eskubidearen aldeko Europako Ekintza Koalizioak ekintza eta mobilizazio egunak antolatzen ditu Europa osoan. Ipar Euskal Herrian, Aldak elkarretaratze bat antolatzen du martxoaren 29ko ostiralean 18:30ean Baionako Patxa plazan, alokatze...
Korrika Baionara heldu da!
23. edizioa Irunetik abiatuko da martxoaren 14an, ostegunez, eta Baionara helduko da Igandearekin martxoaren 24an. 11 egunez eta 10 gauez, Euskal Herriko 7 probintziak zeharkatuko ditu, 2500 km kurritu ondoren. Hamar milaka pertsona itxoinak dira helmugan sekulako pesta baten esperantzarekin! Alda...
Fabricen aldeko sustengu gaualdia: Otsailaren 24an larunbatez, 6etan!
Fabrice Dupont-en kanporatze erabakia hartua izan da abenduaren 18an Baionako auzitegian. Hilabeteroko 1000 euroko diru-sartzearekin, 2005etik geroz estudio bat alokatzen du Biarritzen eta beti bere alokairua ordaindu du eta bere etxebizitza untsa artatu du. Gaur egun, bere jabeak -Kaledonia...
Aloitze kanporatzeen emendatzea: Aldak estatuari dei egiten dio
2024ko otsailaren 1 honetan 10etan, Baionako suprefeturaren aitzinean, Aldako 60 bat militante beraien erara Abbe Pierren Deiaren 70 urteurrena ospatu dute Ipar Euskal Herrian alokatzaileek pairatzen dituzten kanporatzeen emendatzea antzeztuz. Horien artean, aloitze kanporatzeen biktimak diren...
Echaniz-Le Meur-en lege proposamenari begira Frantses Legebiltzarrean izandako bozkarekin pozten da Alda
Alda pozten da Frantses Legebiltzarrak «Tentsiopeko eremuko merkatuaren desorekei aterabideak atzeman» izenburua duen alderdien arteko lege proposamena onartu baitu. Mublatu turistikoak aloitzen zituzten jabeek, hiru urteko kontratua eginez alokatzen dituzten jabeei konparaturik, zituzten onura...
Bortizkeriarik gabeko ekintzari buruzko formakuntza: otsailaren 10ean, larunbatarekin
Legez kanpoko Airbnb edo legea itzulikatzen duten etxe agentzien okupazioak, jabe batzuen ustelkeriazko praktiken salaketa, SFRren okupazioa, etab.: Aldak erregularki ekintzak antolatzen ditu gehiegizko praktikak agerian uzteko eta injustiziak erasotzeko. Otsailaren 10ean, larunbatarekin,...
Elgarrekin, beste istorio bat sortzen ahal dugulako.
Gaur egun Ipar Euskal Herria hunkitzen duen bizitegi krisiak pertsona eta familia anitz egoera prekarioan, berdin etsigarrian ezartzen ditu. Renéren kasua izan zen. Haren istorioa hemen irudikatua da, gu guzien deigarri. Renék bere autoan lo egin du 18 hilabetez baino gehiago, salmentarako...
Abenduaren 15ean, ostiralarekin: Alderen Garaipenen Besta da!
2023a laster bukatzen ari da... eta berriz ere erraiten ahal dugu urte kargatua izan dela Aldarentzat, garaipen eta aitzinatze berriekin, Euskal Herri justuago, biziago, solidarioagoa eraikitzeko! Iragan ibilbidea elkarrekin ospatzeko, Aldako kide, laguntzaile eta sustatzaile guztiak gomitatuak...