2024ko otsailaren 1 honetan 10etan, Baionako suprefeturaren aitzinean, Aldako 60 bat militante beraien erara Abbe Pierren Deiaren 70 urteurrena ospatu dute Ipar Euskal Herrian alokatzaileek pairatzen dituzten kanporatzeen emendatzea antzeztuz. Horien artean, aloitze kanporatzeen biktimak diren pertsona ugari bilduak ziren. Alokatzaileen defentsarako elkarteak Pirineo Atlantikoko Prefetarekin hitzordu eskaera bat eman du arazo horren berri emateko eta bere proposamenak luzatzeko gertkari horiek hobeto arautzeko.
Ezpata bat Suprefeturaren hesietara loturik daramate batak besteen ondoan kokatuak diren 27 pertsonek buru gainean. Guztiek panela bat dute eskuan hitz bakar bat idatzirik, ezberdina aldi bakoitzean. Hasieratik bukaeraraino irakurriak esaldi bat osatzen dute: “Lagunak, sokorri… Emazte bat zendu berri da izozturik bere kontra tinkatuz, herenegun kanporatu zuten papera….”
Abbe Pierrek egindako Dei ospetsuaren lehena da. 1954ko otsailaren 1ean erran zuen, bertan karrikan hildako emakume baten eriotzaz asaldatzen zen bere etxetik kanporatua izan ondotik. Dei osoa Aldako militanteen sonoan entzun ahal izan da. “70 urte pasa direlarik, alokairu kanporatzeak giza dramak sortzen segitzen dute” jakinarazten du Xebax Christy, Aldako ko-lehendakaria.
Elkarteak egindako antzezlanak salmenta bati loturiko kanporaketak edo jabeak berreskuratzeko egiten diren kanporaketak gaurdanik Ipar Euskal Herriko aloitze bakoitzaren eta beraien familien buru gainean zinezko Damokleseko ezpata bat bilakatuak direla gogora ekartzen du. Aldak jadanik zabaldu zituen zenbaki harrigarriak: justizia ministeritzaren arabera, 2019an, estatistikak eskuragarri diren azken urtea, Baionako auzitegian Marseilla, Lion, Niza, Tolosa, eta Nantes baturik kanporatzeei loturiko prozedura gehiago izan da! “Egunero dirudun batzuk edo jabe anizdun batzuk Ipar Euskal Herriko alokatzaileak etxeetatik kanpo igortzen dituzte beraien etxe edo apartamenduekin diru inbestisamendu bat egiteko, edo urtean egun bakar batzuetan okupatuko duten bizitoki bat egiteko. Euskal Herria es da salgai. Ez dugu nahi bere gazteriaz, bere langile klaseaz edo klase ertainaz hustua izatea, ez eta jabe aberats batzuentzat balneario bat bilakatzea ere”, azaltzen du Xebax Christyk.
Harridura eta emozioa pizten duen erabakia
Ekintzan bilduak ziren pertsonen artean alokatzaile gisa kanporaketa baten biktimak izan diren gizon eta emazteak zeuden, eta horien artean Fabrice Dupont. Joan den abenduaren 18an Baionako auzitegiak kanporatze agindu bat eman dio. 1000 euroko hilabate sari batekin, Dupont jaunak estudio bat aloitzen du 2005etik Biarritzen. alokairua beti ordindu du eta eta etxebizitza zaindu. Ondorioz, Kaledonia Berrian bizi den jabearen hondarea aberasten eta finantziatzen handizki lagundu du. Gaur, jabeak estudioa saltzea erabaki du. “Zendako ez du egiten Fabrice etxean atxikiz?” galdetzen dute aldako militanteek. Arrazoia bakarra da: irabazi gehiago egiteko. Dupont jaunaren jabeak estudioa garestiago salduko du hutsa baldinbada, eta horretarako, zalantzarik gabe Fabrice kaleratzen du!. “Fabrice Dupont Ipar Euskal Herria azkarki jotzen duen etxebizitza krisiaren kontaezinak diren biktima horietarikoa da, eta irabazi gehiago egiteko etxetikkanporatzen duen jabeak krisi horretan parte-hartzen du. Bere etxebizitza ziurrenik bigarren etxea bilakatuko da, Fabricen eraikinean dauden etxebizitzen bi herenak bezalaxe” asaldatzen da Ainize Butron, Aldako ko-lehendakaria. Baina ez da horretan bukatzen.
Bizitzeko hilean 1000 euro baino gutxiago dituen pertsona bat kondenatua da ondorioz 500 euro ordaintzea bere etxetik kanporatzen duen pertsonari, husierren fresekin diru zama hori 870 eurotara emendatzen delarik. Zuzentasunaren izenean alokatzaileak bera kanporatzeko aurreratuak izan diren gastuetan parte hartu behar du Fabrice Dupontek jakinez jabeak inongo arazorik gabe pisua saltzen ahal zuela hura barnean izakita ere. Biktima hobenduna izendatua izan da! “Ipar Euskal Herriko parke pribatuko alokatzaile bakoitzaren buru gainean dagoen Damokleseko ezpata Fabricen gainean erori berri da. Noren aldi bihar?” galdetzen du Ainize Butronek.
Prefetarekin hitzordu eskaera
Ipar Euskal Herria parke pribatuko alokatzaileak ukitzen dituen zinezko gaitz baten lehen lerroan da. Horregatik, Abbe Pierren Deiaren 70 urteurrenaren egun honetan Aldak botere publikoei dei egin nahi izan die urgentziaz neurriak hartu ditzaten aloitzeen kanporatzeak arautu ditzaten, eta bereziki beraien hedapena gelditu. Elkarteak Pirineo atlantiko Prefetari hitzordu bat eskatu dio egoera aipatzeko eta Aldak aloitzeen kanporaketak arautzeko eta mugatzeko egiten dituen 9 proposamenak azaltzeko. Horrekin batera, Estatuaren maila gorenean, Ipar Euskal Herriko alokatzaileen egoera sortzen duen kezka sakona eta emozioa azaldu nahi du ere, horien artean Fabrice Dupont baina ere otsailaren 1a honetan Baionako Suprefeturaren aitzinean bildu diren beste guztienak ere.
Herrian bizi nahi dugu!
Etxebizitza eskubidea denentzat!