2024a laster bukatzen ari da… eta berriz ere erraiten ahal dugu urte kargatua izan dela Aldarentzat, garaipen eta aitzinatze berriekin, Euskal Herri justuago, biziago, solidarioagoa eraikitzeko!
Iragan ibilbidea elkarrekin ospatzeko, Aldako kide, laguntzaile eta sustatzaile guztiak gomitatuak dira abenduaren 14a, larunbatarekin, 18:00etatik goiti besta giroko zintzur bustitzera. Egitarauan: pintxoak, musika animazioa, erakusketak eta beste sorpresa batzu!
Eta besta baino justu lehenago, Patxokitik 3 minutura, Alda-k etxebizitza sozialari buruzko hitzaldi bat antolatuko du hainbat aditurekin: René Dutrey (pertsona behartsuen etxebizitzaren aldeko Goi Batzordeko idazkari orokorra) zein Nadia Sahmi (irisgarritasunean aditua den arkitektua eta Cogito Ergo Sum agentziako zuzendaria) eta lurraldeko hainbat alokatzaile sozial (HSA, Office 64, Domofrance eta COL). Elkarteak eraman beharreko ekintzei eta hartu beharreko engaiamenduei buruz galdetuko die. Hitzaldia urririk izanen da baina lekuak mugatuak izanki, norberak berea erreserbatzea aholkatua da: https://bit.ly/conference-alda-14-12-2024.
Beraz, han ikusiko dugu elkar?