Irailaren 20an, ostiralarekin, 18:00etatik landa, Donibane Lohizune / Urdazuriko Aldaren tokiko taldeak besta tipi bat antolatuko du bere lokala inauguratzeko (Espainia Plazan kokatzen da, Carrefour Market-en parean eta Office 64-en ondoan).

Egitaraua: musika, Tristtan Mourguy, argazki erakusketak, pintxoak eta zintzur bustitzea. Ez duda pintxoak, arraultze moletak, kixak, pizzak, ogia, zerrikia edo gasna eta edariak ekartzea partekatzeko! 

Parada ukanen duzue Aldaren Donibane Lohitzuneko taldea eta haren ibilmoldea ezagutzeko. Zabaldu berria zuen inguruan!