Martxotik, Alda elkarteak permanetzia bat ireki du Sainte-Croix auzoko bihotzean, Gaskoien plazako 25.ean. Trukaketa eta topaketa gune, arazo edo injustiziak bizi dituzten jendeen errezebitzeko tokia, egoitza berri hori estreinatuko da maiatzaren 29an, larunbatez, 11:00etatik goiti.

Martxotik, Alda elkarteak permanetzia bat ireki du Sainte-Croix auzoko bihotzean, Gaskoien plazako 25.ean. Trukaketa eta topaketa gune, arazo edo injustiziak bizi dituzten jendeen errezebitzeko tokia, egoitza berri hori estreinatuko da maiatzaren 29an, larunbatez, 11:00etatik goiti.

Elkarteko biziaren abiapuntua, egoitza horretan egiten da publikoari harrera, izan ditezeen kide,auzoetako biztanle edo elkartearen ibilmoldeari buruz gehiago jakin edo bizi dituen zailtasun edo injustiziak aipatu nahi dituen edozein pertsona.Aldizkariaren banaketaren gune zentrala da, eta elkartearen bilkueren tokia.

Ireki denetik, pertsona desberdinak hurbildu dira, bizi zituzten arazoak aipatzeko, eta elkarrekin, Aldaren ekintza kolektiboei esker, egoerak irauli ditugu. “Adibidez, bere apartamendutik kanporaketa prozedura bat bizi zuen alokatzaile bat etorri zaigu, edo alokairu ordainketen berantagatik auziperatuak ziren pertsona batzuk, edo arrangura gutxiko aseguratzaile batzuen biktimak. Gehienetan, adimen ekintza kolektibo, eta Aldaren mobilizazioei esker arazo horiek konpondu ditugu.“ dio Xebax Christy, Aldako bozeramaileak.

Estreinaldia egoitzaren aitzinean iraganen da, Gaskoien plazan edo arkupeetan euria balitz. Neurri sanitarioak zainduz, aukera ederra izanen da deskubritzeko elkarteko kideak, jarduerak, lehen boorka eta garaipenak, baita ere bakoitzak zer ekar dezakeen. Aldak interesatutako perrtsona oro esterinaldira etortzera gomitatzen du, laburki bada ere, ala, herrikoi eta lagun artekoa izan nahi duen ekitaldi horretara!

Aldaren elkartearekin harremanetan sartzeko:
07 78 99 62 84
info@alda.eus
Alda, Gaskoien plaza 25. 64 100 Baiona