HSA egituran alokatzaileen ordezkarien hauteskundeak handizki irabazi ondoren, (HSA Iparraldeko etxebizitza sozialen kudeatzaile nagusia delarik) bozen %52,76a lortuz, Alda garaile atera da Office 64 egituran ere. Azken hori Pirineo Atlantiko Departamendu mailakoa da. Aldak hautesleak eta denbora berean iragaten ziren bi hauteskunde horietan parte hartu duten 170 laguntzaileak eskertu nahi ditu. Gainera, besta bat antolatzen du asteartean abenduaren 6an emaitza bikain horiek behar bezala ospatzeko.
HSA egituran alokatzaileen defentsarako elkarte berria den Alda hauteskundeak handizki irabazten ikusi duen (Aldak bere baitarik gehiengo absolutua lortzen du %52,76 bozekin) biharamun honetan (7 zerrenda lehian), Office 64 bozak zenbatzeko eguna iritsi zaigu alokatzaileen ordezkarien hauteskunde hauetan.
Hor, berriz, bere lehen parte hartzerako, Aldak, DAL (Etxebizitzarako eskubidea) elkarteari kidetua, sorpresa sortu du lehen tokia lortuz bozen %39,14rekin, 8 zerrenden parte hartzearekin. Emaitza goraipatzekoa da Office 64, HSA ez bezala, Pirineo Atlantiko Departamendu osoan hedatua den etxebizitza sozialen kudeatzailea baita, eta, ondorioz, Aldak soilik Departamenduaren euskal zatian egin du kanpaina.
Alokatzaileen benetako mugimendu bat sortu
Aldak bere alde bozkatu duten guztiak eskertzen ditu konfiantza adierazi baitiote hori eginez, eta eskertzen ditu ere HSA eta Office 64ean kanpaina egin duten elkarteko 170 laguntzaileak. Eraikin bakoitzaren sartzean afitxak kolatu, 500 lagun bildu dituen Etxebizitza Larrialdia hitzaldia antolatu, merkatu eta bilgune ezberdinetan Aldaren agerpena ziurtatu, Aldak egiazko kanpaina bat bideratu nahi izan du alokatzaileen mugimendu bat sortzeko dagoen erronkari begira deiadartzeko. Inoiz baino azkarragoa den etxebizitza krisi baten testuinguruan, eta diru sahutze behartuen emendatze harriskutsuekin, besteak beste energiaren prezioaren emendatzeari lotua, etxebizitza duin eta ekuragarria bezalako eskubideak bermatzeko alokatzaileen antolaketa kolektibora jotzea ezinbestekoa da gaur egun, parke pribatuan zein publikoan bizi bagar ere. Alda atez ateko masibo bat egin duen elkarte bakarra da (HSA eta Office 64 egituretan 8 000 ate baino gehiago bi astez) alokatzaileekin harremanetan jartzeko, beraien arazoak eta itxaropenak entzuteko, mobilizazio eta antolaketa kolektiboaren beharra aldarrikatzeko. Eta sortu denetik egindakoa eta kanpaina horretan eramandako lanak etekinak ekarri dizkio Aldari.
Apirilaren 1n manifestaldia
Agaraipen bikoitz horri loturiko ardurak hartzeko prestatzen hasiko da Alda orain, Ipar Euskal Herriko auzo eta eremu herrikoien defentsarako lanean oraindik eraginkorragoa izateko. Aldak segituko du inoiz baino gehiago lurraldean lan egiten eta masiboki mobilizatzen. Eta herritarrak bere eguneroko lana indartzera deitzen ditu interneten bidez kidetuz: https://www.alda.eus/adherer/ Eta, oraindanik deitzen ditugu milaka herritarrak 2023ko apirilaren 1n Herrian bizi plataformak antolatzen duen manifestaldi erraldoiean parte hartzea. Milaka izan behar dugu!
Ospatzen da!
Bitartean, 2022an izan duen hirugarren (lehen biak: mublatu turistiko iraunkorren hedapena mugatzea helburu duen konpentsazioaren neurriaren aldeko bozka eta frantses Estatuak kontratu iruzurtien aurka sorturiko komitea) garaipen garrantzitsu hau ospatu nahi du Aldak. Eta, astearte honetan abenduaren 6an (gaur) 18:30tatik goiti kide eta zale guztiak Patxokira hurbiltzea deitzen ditu Aldak 23, bis Tonneliers karrika Baiona Ttipian.
NB : CDC Habitat egituran hauteskundeak oraindik amaitu gabe dira, beraz, Aldak bertan biizi den herritar oro bozkatzera deitzen du, eta DAL egituraren alde bozkatzea. DALen zerrendan Aldako kide bat dugu Catherine Chantecaille.