Aldak, Baionako  auzoetako aldizkariaren bigarren alea atera du.

Alda elkarteak apirilaren 28 honetan abiatu du 20 000 aletan atera den Alda,  Baionako auzoetako aldizkariaren 2. alearen banaketa, urririk, biztanleen etxeetan eta hainbat saltegitan. Tresna honek argitara ematen ditu auzoetako bizia eta bertako biztanleen behar eta xedeak.

Urtarrilean atera zen lehen alearen bidea jarraituz, 2. aleak auzoetako biztanleei beren botza entzunarazteko parada ematen die, Balichon-eko Sylvie-re portretaren bidez edo Cam de Prats-eko Flavie-ren elkarrizketarekin. Gai nagusia, azken 6 hilabeteetan 450 pertsona galdekatuz eraman den “Eta aldatzen balitz” inkestaren emaitzetan oinarritua, Cam de Prats auzoko biztanleen abandonamendu sentimenduari buruz da.

2. ale horrek auzoetan zernahi diren iniziatibei ikusgarritasuna ematea saiatzen du, hala nola ZUP-eko Libreplume elkartearen lan aipagarria, Balichon-eko Luma haurtzaindegiarena, Polo-Beyris-eko mobilizazioak posta bulegoa ez dadin hets… eta salatzen du Alexandra François-Cuxac, Biarritzeko AFC Promotion-eko enpresaburuaren lobby lana eta postura erradikalak, etxebizitza sozialaren aurka eta higiezin espekulazioa mugatu nahi duten legeen aurka.

Horregatik, aldizkariari ohoragarri zaio ere bere irakurleetarik ahal bezain hurbil heltzera, eta eskuragarri izaitera. Horrela, egunero, auzoetan ibiltzen diren bolondres taldeek banatzen dute urririk, atez ate edo nahi duten saltegietan. Parada bat ere biztanleen topatzeko eta beren lekukotasunen biltzeko.

“Lehen alea etxez-etxeko banaketak biztanle andana bat zuzenki topatzea ekarri digu, eta bigarren ale honen edukiaren parte nagusi bat topaketa horietarik heldu da. Kazetaren banaketaz arduratzen den bolondres sarean parte hartzea, auzo herrikoietako biztanleen botza entzunarazten laguntzea da, merezi duten oihartzuna emanez.” dio Xebax Christyk, Aldako bozeramaileak.

Hiru hilabetean behingo argitalpena duen aldizkaria sarean ere eskuragarri da:

https://www.alda.eus/le-numero-2-du-journal-alda-est-sorti/

Aldaren erredakzioarekin harremanetan sartzeko: 

07 78 99 62 84 / info@alda.eus / Alda, Gaskoien plaza, 25. 64100 Baiona