Alda kide bilakatzea:

Elkartasun mekanismo
batean parte hartu

Bere kideen kotizazioek dizkiote
Aldari baliabideak emaiten ekiteko eta
garaipenak lortzeko irabazi apal eta ertainak
dituzten pertsonen interesen defentsan.

Norbanakoaren botza entzunarazi

Aldaren kideek kolektiboki ekiten dute beren konduan hartuak izaiteko gaitasuna eta gauzak zehazki aldatzeko gaitasuna berreskuratzeko. Gure bozek kondatzen dute: entzunaraz ditzagun!

Erabaki

Aldako kideek dute definitzen eta erabakitzen Aldaren estrategia eta lan zehatza Biltzar Nagusi Orokorrean bozkatuz ondoko printzipioaren haritik: pertsona bat = boz bat.

Linean kidetzen naiz:

Aldak, bere kideei esker ekiten du!

Aldak ez du finantzamendurik onartzen, gobernutik, enpresetarik edo alderdi politikoetarik. Soilik bere kideen sustenguak dizkio bere ekintzen egiteko ahalak emaiten. Adaren independentziaren bermatzeko, urtesariaren ordaintzea diru hartze automatiko baten bidez egiten da:

  • 5 € hilabetean (oinarrizko urtesaria)
  • 10 € hilabetean  (susengu urtesaria)

Laguntzaile bilakatzen naiz

 Aldan laguntzaile izaitea, bakoitzaren ahalen arabera esku ukaldi baten emaitea da: bakoitzak toki bat atxemaiten ahal du!
Eta zerk du, lagun giroko momento handi batzu partekatuz, balios senditzea baino indar gehiago?