Alda, alokatzaileen eta auzo herrikoien herritarren defentsarako elkartea ikasleen alokatze kontratuen inguruan dagoen praktika masibo iruzurti batetaz ohartu da. Eta praktika horiek pairatzen dituzten alokatzaileak laguntzen hasi da kontratu ilegala horiek 12 hilabeteko iraupena duten kontratu arruntak bilakatuz, horiek automatikoki luzatu daitezkelarik. Aldak Ipar Euskal Herriko alokatzaileen prekarizazioaren emendatzea salatzen du, eta praktika hori pairatzen duten herritar oro elkartearekin harremanetan jartzea deitzen du info@alda.eus helbidera mezu bat bidaliz edo 0777888923 telefono zenbakira deituz.
Ikasle alokatze kontratu pean dagoen baina ikaslea ez den edonor, Ipar Euskal Herrian lan eta bizi den baina mugikortasun alokazio kontratu pean dagoen edonor edo kontratua izenpetu duelarik lekuak husteko aurrez dataturiko aitzin-abisu bat idaztea behartua izan den edonor Aldarekin harremanetan jartzea deitzen dugu. Elkarteak berehala beraien egoera erregulartuko du, udan beste nunbait lekutzea behartuak izatea saihesteko.
Hona Aldak egunero egiten duenaren bi adibide:
Ez zira gehio udan etxez aldatzea behartua izanen!
Maeva (bere izena aldatua izan da) erizaina da Baionan. Alta bere etxeko jabeak ikasle alokatze kontratu bat izenpearazi dio! Hauturik ez zuenez, Maeva izenpetzea behartua izan da 715 euroko alokairua zuen Angeluko hornituriko T2 horretan bizi ahal izateko. Baina joan den udan, ekainean, etxetik ateratzea behartua izan da eta etxebizitza bat bilatzea behartua izan da bi hilabete eta erdirentzat horrek sortzen dituen zailtasun guztiekin. 2021eko irailean berriz bere etxebizitzan sartu da, baina berriz lekuak hustu behar ditu uda honetan. Aldarekin harremanetan jarri da, eta azken honek bere egoera guztiz ilegala dela jakinarazi dio. Aldak lagundu dio jabeari zuzenduriko gutuna idazten (hainbat etxebizitzaren jabe den norbait) bere egoera erregulartzeko. Elkarteak jabeari jakinarazi dio ere ikasle kontratu hori 12 hilabeteko iraupenera pasatzea behartua dela 1989ko uztailaren 6ko legearen 25-7 artikuluak hala arautzen duen bezala, jakinez kontratua 12 hilabete horien ondotik berez luzatzen dela.
Ekainaren 25ean Maeva ez da lekuak hustea behartua izango kontratu iruzurtiak agintzen zion bezala eta bere etxean geldituko da 2022ko irailaren 10a arte, hots kontratua amaitu arte. Orduan kontratua luzatua izanen da berez tartean etxebizitza salmentan jarria ez bada edo jabearen senide hurbil bat bertan lekutzen ez bada (Kasu horretan Aldak hurbiletik begiratuko du jabearen erranak egiak diren edo ez, eta gezurra balitz jabea auziperatuko luke). Gutunean jakinarazten zaio jabeari egoera horri edozein segipen eman edo informazio gehigarri bat nahi badu Alda elkartearekin harremanetan jarri beharko duela. Eta hala egin du bere abokatuarekin harremanetan jarri ondoren. Azken horrek jakinarazi dio pisua alokatzen duenak eskubide osoa zuela hori egiteko. Egoera onartzea besterik ez zaio gelditzen, eta poztea elkarteak ez baitu bere iruzurra salatu iruzurren kontrako errepresio zerbitzuan.
Kontratua erregularizatua… eta alokairua txikitua!
Aldak gauza bera egin du Amaiarentzat (izena aldatua izan da), azken hau 2019ko irailetik ikasle kontratu iruzurtiak metatzen ditu Angelun alokatzen duen etxebizitza batentzat, alta lanaldi partzialeko lan kontratua du. Oraindik pieso! 7 etxebizitza dituen bere jabeak kontratu berritze bakoitzean alokairua zama handi batez emendatzen dio! Honela, 2019an 520 euro ordaintzen zituelarik 2021ean 580 eurotara pasa dio alokairua. Zama horri nahiko gora diren kargak gehitu behar zaizkio. Aldari esker Amaiak ez du gehiago udan etxetik joan beharko eta bere alokairua 520 eurotara jautsi zaio berriz! (Angelu tentsio pean dagoen 24 herrietarik bat denez alokairuak arautuak dira). Jabeak ezin zuen nahi zuen erara alokairua emendatu alokatzailea etxebizitzan berriz kokatu ondoren ez eta ere kontratua berritu ondoren eta Frantziako Estatistikaren eta Azterketa Ekonomikoen Nazio Institutua Alokairuen erreferentziazko indizearen aldaketa errespetatu behar zuen (+ % 0,66 2020-ean eta + % 0,42 2022ean ). Amaiak ez dituenez aldaketa horiek aitzinetik jakin (art.17-1), hasierako 520 euroko alokairua besterik ez du ordaindu beharko. Hor ere, jabeak Aldarekin harremanetan jarri beharko du etxebizitza horri buruz mintzatu nahi badu.