Data aldaketa: datorren Biltzarra, otsailaren 9an
Etxeratze agindua dela eta… hala ere, baldintza ahal bezain onetan elkarretaratzeko parada ukaiteko, Aldak erabaki du hasiera batean astearte honetan, urtarrilaren 26an,19:00etan aintzin ikusia zen eta deneri idekia den Biltzarraren data atzeratzea, asteartera, otsailaren 9ra, arratseko 19:00etara, internetez.
Izena emaiteko eta ondorioz parte hartzeko esteken lortzeko, aski da izen emaite orri honen osatzerat.
Egitarauan: auzoetan 20 000 aletan urririk banatua den aldizkariaren lehen zenbakiari buruz pundua, elkarrizketa geroari buruzko perspektibetaz eta mobilizazio lan sailetaz… desafio berriz aberats aintzin ikusten den 2021 urteko lana ongi hasteko!
Osasun krisiak prekaritatearen emendatzea ondoriotzat duelarik eta auzo eta jendarte xumeak lehenik hunkitzen dituelarik, kolektiboki antolatzea gure eskubideen defendatzeko, inoiz baino gehiago lehentasuna da.