Hurbiltasun handiagoko logika batean Aldak bertako talde bat sortuko du Donibane/Ziburun. Elkarteko lanetan parte hartu nahi duten kide edo kideak ez direnak gonbidatuak dira lehen bilkurara maiatzaren 30ean, ostegunez, atsaldeko 19:00tan, Urdazuriko auzoan 12 Bizkaia plazan, carrefour market parean.
Lapurdi hegoaldean, bereziki Donibane/Ziburu eta ondoko herrietan, eraman ahal ditugun ekintzak eta injustiziaren biktimak diren pertsona edota familien laguntzak aipatuko ditugu. Urdazuriko lokal berri honen irekiera prestatuko dugu ere.
Donibane Lohitzunen, Ziburun edo ondoko herrietan bizi zira, eta Aldaren ekintzetan edo lanetan parte hartu nahi duzu? Denbora pixka bat baduzu edo esku kolpe bat emateko gogoa duzu? Beraz etor gurekin lehen bilkura honetara!