Fabrice Dupont-en kanporatze erabakia hartua izan da abenduaren 18an Baionako auzitegian. Hilabeteroko 1000 euroko diru-sartzearekin, 2005etik geroz estudio bat alokatzen du Biarritzen eta beti bere alokairua ordaindu du eta bere etxebizitza untsa artatu du. Gaur egun, bere jabeak -Kaledonia Berrian bizi denak- estudioa saltzea erabaki du. Zergatik ez du saltzea egiten Fabrice alokatzaile gisa atxikiz? Arrazoi bakarra horretarako gainbalio handiagoa lortzea da. Bere estudioa hutsik bada, okupatua bada baino karioago salduko du, eta horretarako ez da dudan egon Fabrice kanpoan ezartzeko! Baina afera ez da hortan gelditzen.

Hilabetero 1.000 euro bakarrik irabazi arren, zuzentasunaren izenean, Fabrice kondenatua izan da bera barnean atxikiz saldua izaiten ahal zen etxebizitzatik kanporatzeko sortu kostuen eta uxerraren gastuen, hau da, 870 euroren, ordaintzera… (Irakurri gure sareko artikulua Fabrice-en egoerari buruzko xehetasun gehiago lortzeko: https://www.alda.eus/journal-alda-bayonne-la-victime…/).

Aldak sustengu gaualdia antolatzen du eta irabazi guztiak Fabricei emanak izanen zaizkio garai zail hori gainditzen laguntzeko eta justizia gastuei buru egiteko. Bildutako dirua baliatua izanen da ere alokazio kanporaketen biktimak diren beste pertsonek eta familiek kanporaketa horiek mugatzeko bultzatuko duten kanpaina diruztatzeko. Zatozte denak eta gomita zuen inguruan zabaldu. Sustengu gaualdia otsailaren 24an larunbatez Epaiska lokalean (Pannecau karrikako 4.), arratsaldeko 6etan Baionan. Musikariak eta pintxo-aperitifa: ez duda eta ekarri jatekoa, hau da pintxoak, tortillak, omeletak, pizzak, kitxeak etabar. Milesker mezua zure inguruan zabaltzeaz.


Eta ez bazira libre arrats horretan, baina Fabrice-i sustengua ekartzeko gogoa baduzu, sarean plantan eman dugun diru biltzeko kutxa helbide honetan da: https://bit.ly/soutien-fabrice-dupont-alda ! Milesker!