Legez kanpoko Airbnb edo legea itzulikatzen duten etxe agentzien okupazioak, jabe batzuen ustelkeriazko praktiken salaketa, SFRren okupazioa, etab.: Aldak erregularki ekintzak antolatzen ditu gehiegizko praktikak agerian uzteko eta injustiziak erasotzeko.
Otsailaren 10ean, larunbatarekin, 9:30etatik 17:30etara, Aldak bortizkeriarik gabeko ekintzari buruzko formakuntza proposatzen du Biarritzeko Gaztetxean (Moura etorbideko 33., Biarritzen), trebatu eta ekintzaren bidez eragin nahi duten guzientzat!
Nola antolatzen da ekintza mota hau? Nola bilakarazten ahal ditugu garaipenak lortzeko xedea duen estrategia orokor baten tresnak? Zein dira indarkeriarik gabeko ekintzan izan beharreko erreflexu onak? Formankuntza honi esker, Aldaren ekintzetan interesa duten guziek azken hauek nola funtzionatzen duten ezagutzeko parada ukanen dute eta gustura sentituko dira! Formakuntza 3 etapatan banatuko da: formakuntza teorikoa, bazkari kolektiboa (bakoitzak zerbait partekatzeko ekartzen du) eta aplikazio praktikoa.
Formakuntza osoki urririk da eta deneri irekia. Hala ere, tokiak mugatuak direnez, parte hartzeko izen emate orriaren bidez izena eman behar da: https://bit.ly/anv-alda-10-02.
Facebook eko ekitaldia: https://facebook.com/events/s/formation-a-laction-non-violen/914174486761221/