Badakizu Alda babestea posible dela Ipar Euskal Herriko tokiko monetan den Euskoari kidetuz?
Izan ere, erosketetarako Euskoa erabiltzen duzunean, zure trukaketen zenbatekoaren %3 hautatu duzun elkartearentzat doa. Hots, hilabetero 100 euro euskotan aldatzen badituzu, hilabete guziz 100 eusko lortuko dituzu (ez duzu ezer galtzen) eta urtean 36 eusko ordaintzen zaizkio babesten duzun elkarteari.
✊ Euskal monetako kide bilakatzean Alda babesteak gure ekintza-bideak indartzea eta Ipar Euskal Herriko biztanleen defentsan are eraginkorragoak izateko aukera ematea erran nahi du.
👉 Eusko kide bilakatzeko eta Alda babesteko, hara bidea: https://moncompte.euskalmoneta.org/eu/ouverture-compte. Jadanik Euskal Monetako kide zira eta zure babesa aldatu nahi duzu Aldaren laguntzeko? Zuzenean egin dezakezu zure Eusko kontutik.
Milesker deneri zuen sustenguaz! Elkarrekin, irabazten dugu!