2020ko urrian sortu den Alda elkarteak Ipar Euskal Herriko auzo eta jendarte herrikoietako pertsonen eskubideak defendatzen ditu. Lan-mundutik kanpo eguneroko bizian injustiziaren biktima diren pertsonen antolakuntza kolektiboa laguntzen du, jendeen eguneroko     bizia     aldatzeko xedea duten hainbat herritar mobilizazio kanpaina burutzen ditu eta bere aldizkariaren 20.000 ale banatzen auzoetan. HLM edo alokairu apaleko bizitokietako alokatzaileak defendatzeko, udazkenean egingo diren HLMetako hauteskundeetan zerrendak aurkeztuko ditu hainbat errentatzaile sozialen sareetan.

Alda erakunde independentea da, eta bere funtzionamendua bakarrik kideen antolaketan eta haien bazkide sarian oinarritzen da. Kideen arteko elkartasun kutxa bezala funtzionatzeko duen helburua kausitzeko eta ahulenen edo arriskupekoen zerbitzurako bere ekintza indartzeko, garatzeko beharra badu.

Aldak, beraz, komunikazio eta kidetasun arduradun bat xekatzen du, elkartearen eguneroko komunikazioa kudeatzeko eta erakundearen kidetza garatzeko. Pertsona hori HLMetako hauteskunde kanpainako gidaritza taldearekin ere arizanen da.

Aldaren eguneroko kudeaketa-taldearen baitan, komunikazio eta kidetasun arduraduna     ondoko eginkizun hauetaz arduratuko da:

EGINKIZUNAK

  • Alda elkartea eta bere ekintzen kanpoko komunikazioa segurtatu:
    • Sare sozialen kudeaketa (Facebook, Instagram, Twitter)
    • Irudizko komunikazio-euskarrien ekoizpena
    • Webgunearen jarraipena
    • Prentsa agirien igortzea
    • Laguntzaile talde baten egituraketa eta animazioa 
  • Aldaren barne  komunikazioan parte hartzea
    • Berripaperen diseinua eta igortzea 
  •  Komunikazio kanpainen diseinuan parte hartzea
    • Kanpainen ko-garapena
    • Komunikazio tresnen eta zerbitzu hornitzaileen ekoizpenaren jarraipena
  • Kidetza kanpainak  kudeatu
    • Sareko kidetza-kanpainen ko-garapena eta kudeaketa
    • Kideekilako harremanen kudeaketa: jarraipena, tresnak 
    • Karrikako kidetza kanpainen ko-garapena eta kudeaketa 
  • HLMetako hauteskundeetarako kanpainaren gidaritzan parte hartzea

XEKATZEN DEN PROFILA

  • Esperientzia arlo hauetako batean edo gehiagotan:
    • Komunikazioa (sektore guziak) 
    • Bilketa
    •  Kontratatzea
    • Proiektuen kudeaketa
    • Talde animazioa
    •  Elkarte-bizitza
  •  Idazteko gaitasun  bikainak
  • Harremanetarako gaitasun onak 
  • Analisi eta sintesi gaitasunak
  • Pertsona zorrotza eta autonomoa
  • Euskara  menperatzea (idatzian, ahozkoan) abantaila da

12 hilabeteko CDD edo  lan kontratu mugatua, astean 35 oren, SMIC edo hazkundeari darraion lanbide-arteko gutieneko soldatarekin  ordaindua.

Hautagaitzak info@alda.eus     helbidera igorri behar dira, astelehena maiatzaren 16a baino lehen.