Etxebizitza: Aldak, azaroaren 20ko manifestaldiaz

oinarriko momentu baten egitera deitzen du

 

Aldak ehun pertsonalitatek eta hogeita hamar erakundek baino gehiagok zabaldu deiari, herritarrak, azaroaren 20an, larunbatez, 15:00etan Baionan (abiatzea San-Andres Plazan) eginen den etxebizitzaren aldeko manifestazio handian masiboki parte hartuz erantzutera gomitatzen ditu.

Espekulazioaren eta erregulatua ez den merkatuaren uhinak, jendartearen parte ez aberatsenei herrian bizitzeko eta aloitzeko ahala emaiten duten urte osoarentzat alokatzen ahal diren etxebizitzak harrapatzen eta eramaten ditu. Premiazkoa da egoera hau tsunami kontrolaezin eta atzeraezin bat bilakatzea saihestea.

Tokiko kolektibitateei eskatu behar diegu beren esku diren palanka guziak aktibatzea etxebizitza sozialak garatzeko, azken hauek espekulaziotik babesteko, ondasun higiezin publikoak eta lur-erreserbak babesteko eta metatzeko, laborantzarako lurrak zainduz eta haien artifizializazioa geldiaraziz, dentsitatea handitzen duen, hiria hiriaren gainean eraikitzen duen eta etxebizitza hutsen gibeletik doan politikari esker. Estrukturalki hutsak diren etxebizitzak errekisizionatzea eta zaharberritzea eskatzen diegu, eta turismorako etxebizitza mublatuen biderkatzearen gelditzea, konpentsazio neurri anbiziotsu batekin.

Eta denek elkarrekin, jendarte zibila eta tokiko hautetsiek elkarrekin, lege-aldaketak lortu behar ditugu, Ipar Euskal Herrian ere alokairuen mugatze indartua aplikatzea edo bigarren etxebizitzen kopurua mugatzea ahalbidetzeko.

Larunbatean, azaroaren 20an iraganen den manfiestaldia, frantses Estatu mailan lehen kasua izaiten ahal da non, milaka pertsona bilduko diren etxebizitzaren aldeko eskubidearentzat, etxebizitzaren gaia, Estatu mailan, mobilizazio sozial, masibo eta herrikoiaren gaia bilakaraziz. Egiazko elektroxoka litaike, beste lurraldeetan eragina izanen duena.

Egun honek tokiko mailan behar du oinarriko momentu bat izan, etxebizitzaren aldeko fronte zabal baten, eta, gai honetan gure indar harremanari biderkatzeko, eta mailarik gorenean herrian bizitzeko eta aloitzeko eskubidearen aldeko gure proposamenak serioski ikertuak eta berriz hartuak izaiteko parada eskainiko duen dinamika bateratu baten oinarriak finkatuko dituena.

Hitzordu hori arrakastarik handiena bilakarazi behar dugu, bakoitzak mobilizatuz gure ingurukoak, familia, lan mundua eta auzoa. Gure etorkizun kolektiboa da jokoan!