Alda-ren ekintza bat Victoria Surf-an
Bigak hirua ekarki.
Biarritzen, Aldak okupatzen du hirugarren iruzurrezko Airbnb-a
Airbnb-k Biarritzen errefusatzen du erregistro zenbakirik gabeko turismorako etxebizitza mublatuen iragarkien atxikitzea debekatzen duen legea errespetatzea. Horren ondorioz Aldak ekintza bat burutu du astelehen honetan, azaroaren 8an. Jendarte herrikoien defentsako mugimenduak Airbnb berri baten okupazio mugagabea hasi du, bere hirugarren okupazioa 7 astetan. Aldak ez du presio egitea uzteko asmorik Airbnb-k bere egoera behin betiko erregulartu arte, eta jendarteko sektore xumeenak herrian bizitzen eta aloitzen segitzeko parada ukan dezaten urte osoan alokatzen diren etxebizitzen multzoa babesteko konpentsazio-neurri fermu bat plantan emana izan arte.
Airbnb nonahi, etxebizitza nehon!
Aldak okupatzen duen etxebizitza ez da menturara hautatu. Victoria Surf errezidentzian, Edouard VII etorbideako 21, ter-an helbidean kokatua, Biarritzeko Herriko Etxetik eta Komisaldegitik bi urratsetan, denek errexki egiaztatzen ahal dute bere iragarkiak ez duela erregistro-zenbakirik agertzen.
Bere ostatzaileak, Margaux-k, turismorako 5 etxebizitza mublatu kudeatzen ditu, 2 Biarritzen eta 3 Baionan, denak erregistro-zenbakirik erakutsi gabe. Horietako bat, joan den ekainean Baionako Tonneliers karrikako 14. zenbakian Aldak okupaturiko etxebizitza da, 2021eko otsailean Airbnb-n sartua, jabeak urte osoan alokatzaile zen eta joan den urtarrila arte bertan bizi zen baiones bikote gaztea joan arazi arte. Aldak agerian utzi zuen egoera horren ilegaltasun osoa (erregistrorik ez, erabilera aldatzeko baimenik ez,… 50.000 euroko isunarekin zigortua diren arau-hausteak) eta Baionako Herriko Etxeak agorrilean jabea egoera erregularizatzera behartu du. Hala ere, apartamentu osoak, legez kanpo, Airbnb-n alokatua izaiten segitzen du, gaur egun ere, eta oraindik erregistro-zenbakirik gabe.
Basa-oihaneko legearekin akabatu
«Airbnb motako plataformek Ipar Euskal Herrian agerian uzten dituzten horrelako milaka iruzur kasuri bukaera bat eman behar zaie. Jada ezin dugu onartu Airbnb-k, bere Frantziako zuzendaritzak ostegun honetan, azaroaren 4an, Aldari berretsi dion bezala, Biarritzeko herrian legea nahitara urratzen segitzeko xedea onar dezan.» erran du Xebax Christy-k Aldako bozeramaileak. Biarritzek Iparralde osoko iragarki aktiboen heren bat biltzen du, eta horrek, neurri handi batean, Biarritzen bizi eta lan egin nahi duten pertsonentzat etxebizitza eskasia larria parte handiz esplikatzen du.
Gelditu zigorgabetasuna!
Aldak kontuak eskatzen dizkio Airbnb-ri, jabeari eta okupatua den etxebizitzaren kudeatzaileari. Erregistratua da, bai ala ez? Hala bada, zergatik ez da zenbakia Airbnb-k argitaratutako iragarkian agertzen, jakinez, araudi urratze egoera hori 12.500 euroko isunarekin zigortua dela? Zergatik onartzen dute Airbnb-k eta kudeatzaileak Baionako Tonneliers karrikako 14.ko etxebizitza alokatzen segitzea, jakinez erregularizatzera behartua izan dela?
Aldak Biarritzeko hiriari galdatzen dio Airbnb plataforma epaitegietara eramatea, behin eta berriz, eta nahitara, Airbnb-k egiten dituen lege urratzeen gatik. Beste zein enpresa-kategoria edo hiritarrek urratu lezake horrela legea nahitara, denen bistan, eta sistematikoki, jada 2017az geroztik, haren aurkako prozedura juridiko bakar bat ukan gabe? Nola onartzen ahal ditugu holako estandar bikoitzak, behereko herritar xumeok?
Aldak herritarrei, ehun pertsonalitatek eta hogeita hamar erakundetik goitik zabaldutako azaroaren 20an, larunbatez, 15:00etan Baionan eginen den etxebizitzaren aldeko manifestaldi handirako deialdiari erantzun masiboa bertan presente izanez ekartzea eskatzen die. «Ipar Euskal Herrian etxebizitzaren krisia geldiarazteko erabaki premiazkoak eta irmoak eskatzeko mobilizatzeko garaia da. Urte osoan zehar alokatzen diren etxebizitzen multzoaren babesteko, eta horren bidez, jendartearen sektore xumeenei, herrian bizitzeko eta aloitzeko ahala segurtatzeko, konpentsazio-neurria bezalako neurri biziki behargarri bat plantan emaitekoa garaia da.» bukatu du Ainize Butron Aldako bozeramaileak.
Aldak ondorioz, hitzordua finkatzen die, astelehenean, azaroaren 8an, 12:00etan, nahi duten guziei, zintzur bustitze bat partekatzeko eta elkarrekin eztabaidatzeko datorren pausuei buruz eta okupazio honen segidari buruz (Xehetasun gehiagorentzat: 07 77 88 89 23)