Aldak auzo herrikoietako animatzaile bat bilatzen du auzoetanko biztanleak laguntzeko antolatzen, eskaera kolektiboen defendatzen, inkesten eramaten, ekintza kolektiboetara pasatzen, borroken jakinarazten eta arduradun pribatu eta publikoekin negoziatzen!
12 hilabeteko kontratu mugatua, 35 oren astean, SMIC heinean ordaindua. Hautagaitza mailez igorri behar dira info@alda.eus helbidera, 2021eko urriaren 14a aitzin.
Kontratu mugatua – Auzo herrikoietako animatzailea
2020ko urrian sortutako Alda elkarteak Ipar Euskal Herriko auzo eta gune herrikoien biztanle famili eta pertsonen interes eta xedeak defendatzen ditu. Kaztea bat 20 000 aletan bantzen du Baionako auzo herrikoietan, ekintzak eramaten ditu, besteak beste etxebizitzaren gaiari buruz eta community organizing (auto-antolakuntza kolektiboa) dinamika bat abiatu nahi du Baionako auzo herrikoi batzuetan.
Horretarako, Alda elkartean auzo herrikoietako animatzaile bat bilatzen du auzoetanko biztanleak laguntzeko antolatzen, eskaera kolektiboen defendatzen, inkesten eramaten, ekintza kolektiboetara pasatzen, borroken jakinarazten eta arduradun pribatu eta publikoekin negoziatzen (hautetsi, alokatzaile sozialak, enpresak, prefetura…)
MISIOAK
- Herritar komunitateak mobilisatu eta antolatu lurraldean
- Herritarren mobilisazioa eta kide berrien atxematea, besteak beste atez ate ibiliz edo topaketak eremu publikoetan antolatuz
- Pertsonak hunkitzen dituzten injuztizien zerrenda egin herritar inkestak
- Liderren garapena sustengatu : arduren hartzen kagundu, metodologia edo politikari buruzko formakuntzen animatzaile
- Lekuko taldeen egituraketa eta biltzarren animazio demokratikoa
- Kanpainen estrategia aldaketa sozialen lortzeko
- Kanpainen gidaritzan laguntza (aldarrikapenak, ekintza kolektiboak , prentsa, negoziaketak) Aldako kideak beren bizi baldintzak hobetzen dituzten garaipenak lortzeko
- Hautagaiaren perfilaren arabera : komunikazioa sare sozialetan, prentsaren kudeaketa, elkartearen bizitza orokorrean parte hartzea
BILATUTAKO PERFILA
- Ahalaz esperientzia eremu horietan:
- Proiektu kudeaketa
- Lan soziala
- Elkarte bizia
- Mugimendu militanteak
- Idazteko gaitasunak
- Analisia eta sintesiarako gaitasunak
- Harremanetarako errextasunak
- Zorroztasun eta autonomia
- Euskararen menperatzea (ahoz eta idatziz) gehigarri bat da
Abiatzea urritik goiti, hautagaiarekin zehaztekoa
12 hilabeteko kontratu mugatua, 35 oren astean, SMIC heinean ordaindua.
Hautagaitza mailez igorri behar dira info@alda.eus helbidera, 2021eko urriaren 14a aitzin.