100en deialdia

Vivre et se loger au pays !
Espekulazioari ez!

Azken urte hauetan Ipar Euskal Herrian etxebizitza duina atxematea eta bizi izatea desafio handia bilakatu da gero eta jende gehiagorentzat, are handiagoa zailtasun bereziak dituztenentzat.

Arrazoiak aspaldidanik ezagutuak dira: lurraldearen “erakargarritasuna”, goi mailako turismoa eta masa turismoa, lurraren inflazioa, lur kudeaketa kolektiboaren eskasa, alokairuen emendatze izigarria, espekulazioa, bigarren bizitegien eta Airbnb gisako bizitegi mueblatu iraunkorren biderkatzea, etengabeko urbanizazioa, etxe hutsak zaharberritzeko politika urriak, bizitegi sozialen eraikitze eskasa, urgentziazko bizitegien eskasa…

Alta, fatalitaterik ez da: lurralde batzuk frogatzen ari dira arazo hauek partez konpontzen ahal direla, borondate politikoa izanez gero eta tresna eta dispositibo berritzaileak baliatuz. Horrela arituz, tokiko biztanleek bizitegia herrian atxemateko eta herrian bizitzeko duten eskubidea hobeki babesten dute. Ipar Euskal Herrian tokiko hautetsiei politika ausarta eta beheralakoa plantan ezarri dezaten galdegiteko tenorea dugu, hemen bizi eta lan egin nahi duten guziek horretarako posibilitatea izan dezaten.

Hona hemen etxebizitza politika egoki batek kontuan hartu beharreko hainbat oinarri:

  • etxebizitzen eta lurren merkatuaren erregulazioa esku ikusezin famatu horrek ez dezala gehiago tokiko jendea kanpora bizitzera behartu. Etxeak eta apartamenduak bizitzeko lekuak izan behar dira, ez espekulatzeko ontasunak (adibidez, lehentasuna urte osoko alokairuei eman behar zaie urte osoan bainan behin-behinean Airbnb bezalako egituren bidez alokatzen diren bizitoki mueblatu turistikoei baino).
  • lurraren eta etxebizitzaren kudeaketa publikoa edo kolektiboa (adibidez lurrak erosteko herri edo herriarteko polikak sendotuz, laborantza lurrak babestuz, jendeak erosi etxebizitza sozialak merkatu espekulatiboan eror ez daitezen BRS (Bail Réel Solidaire) bezalako mekanismoak sistematizatuz).
  • “etxebizitza bat denentzat” printzipioari lehentasuna (adibidez bigarren bizitokien kopurua mugatuz, fenomeno horren ttipitzeko neurri fiskalak hartuz).
  • etxebizitza duina eta eskuragarria izateko eskubidea errealki gauzatuz (adibidez alokairuen prezioak erregulatuz, bizitoki sozialen kopurua azkarki emendatuz -eta bereziki bizitoki arras sozialena- eta urgentziazko aterpetze toki gehiago sortuz).
  • urgentzia ekologiko eta klimatikoekiko uztargarritasuna, artifizialiazioa gelditzeko neurriak eta janari burujabetasuna (adibidez bizilekuen dentsitatea, herria herriaren gainean garatu, bigarren bizitokiak eta bizitegi hutsak urte osoan zehar bizigarri bilakarazi…).

Herrian bizitzen segi ahal izateko denak mobilizatu behar gira, hemen eta orain!
Hitzordua manifa haundian etxebizitza eskubidea denetzat
azaroaren 20an, 15:00etan, Baionan !

100 izenpetzaileak

Etxebizitza

ALBENQUE DOMINIQUE Habitat et Humanisme Pyrénées Adour, Kabia ESS-ren kide sortzailea • BARROIS JÉRÔME « Côte Basque /Habitat – Humanisme Pyrénées-Adour »ren delegatua • BERHO JEAN-LUC Inxauseta Jardunaldiak • CAPDEVILLE CORINNE Biarritzeko gazte aterbearen zuzendari ohia • DE NODREST PIERRE Maîllages elkartearen sortzailea • DRIOLLET PIERRE « Habitat Eco-Action » koperatibaren kudeatzailea • ETCHEBEST BEÑAT Etxalde-ko lehendakaria • HEGUY ELAIA Gazte Ekintza / Action Jeunes • HIRIGOYEN OLIVIER Patxa’ma-ren sortzailetarikoa • IBARBOURE PANTXIKA ATHERBEAren zuzendaria • IBARRA ANDREA Gazte Ekintza / Action Jeunes • LOUGAROT NICOLE Etxeka-ren sortzailea • MOREAU ANA BAM kolektiboko kidea • PEYRAULT MALIKA Alda • SIOUGOS JACQUES Alokatzaileen defentsarako komitaren kidea • VOISIN JEAN PIERRE Urbanismoa eta etxebizitzako arduradun ohia

Jendarte zibila, elkarteak, elkartasuna

AGOR MATHILDE Azia-ko lehendakaria • ATTIAS CAMILLE CCVLeko ordezkaria (Conseil Consultatif de la vie locale du Quartier Milady/la Négresse) • CARRÉ STÉPHANIE Alternatiba feminista baten aldeko elkartearen kidea • CHESNEAU YANN Biga Bai-ko lehendakaria • ELICHIRY JEANDANIEL Elkarte sozial eta mediko-sozialen administratzailea • ETCHART NICOLAS Barkoxe bizi elkarteko lehendakaria • ETCHEVERRY TXETX Fondation Manu Robles-Arangiz • FONTANG AMAIA Etorkinekin elkarteko ko-lehendakaria • HARY MATHILDE La traversée de Mathilde • INDO PAXKAL Garapen Kontseiluko lehendakaria • IRALOUR PEIO SOS Indartu • LUTHEREAU DENIS Elkarte munduko militantea, Garapen Kontseilua • PERONNIN STÉPHANE Bestearentzat-eko lehendakaria

Laborantza, elikadura, ingurugiroa

CAPDEVILLE ISABELLE « Inter AMAP Pays Basque »-eko Lehendakaria • CAUCHARD GUYLAINE Larrunkoop-eko Lehendakaria • DAGUIN ARNAUD « Pour une Agriculture du Vivant » elkarteko bozeramailea • GOBART OSPITAL AMBROISE Fridays For Future Pays Basque • HOQUI JOANA Etxalteetan langile • IPUTXA ANI Laboraria • LAGRANGE MARIE-CHRISTINE Ibai-Errekak elkarteko Lehendakaria • LAHARRAGUE FRANCK OTSOKOPeko sortzailea • LEUGORRY MARIE CLAIRE Lurzaindia Lehendakaria • MOLIMOS BEÑAT Laboraria, EHLG-ko ko-lehendakaria • PACHON VICTOR CADE-eko Lehendakaria • ROUMA CHRISTEL Bizi-ko Koordinatzailea • TOSINI EMMA Alternatiba

Sindikalistak

ANDRIEUX CHRISTINE Solidaires Pays Basque • DELION JULIEN CGT • GONZALEZ MYRTA GIRY LABeko delegatua Soliha-n • GRANGÉ LOUIS SNUipp-FSU • LAVIGNE PIERRE LABeko delegatua Atherbea-n • PARGADE BÉATRICE SNPES-PJJ FSU • ROUX LAURENT CFDT interco 64 • SAINTE-MARIE PANPI ELBeko Idazkari Nagusia • TEILLARY JÉRÔME CGT Cheminots

Ekonomia, ekonomia sozial eta eraldatzailea

CASTAINGS MATHIEU PDG FINACOOP (ESS) • GUILLENTEGUY MARIE DO CLES Giltzak, ko-kudeatzailea • HAYE GHIS Kabia-ko Lehendakaria – maison de l’ESS Pays Basque • NOBLIA PATXI SOKOA eta HERRIKOA-ko sortzailea • OTHONDO HENRI Hemen elkarteko Lehendakaria • PATXI BERGARA Enpresa nagusi • SEOSSE XALBAT Enpresa nagusi • VERGEZ ANNE-MARIE Frantziako artisau-arrantza txikiko plataformako lehendakaria

Artistak

AKIXO KEPA (ZIGOR) Artista • ARMSPACH MARKO Margolari eta Ilustratzailea • BARROSO ODEI Raperoa • CAIROL DAVID Konpositore • COSNAY MARIE Idazlea • DALEMAN BAPTISTE Kantaria • EKIZA JURGI Musikaria (Willis Drummond, Ekiza, Erabatera…) • FUCH MANEX Antzerkilaria • GARAT PATXI Kantaria • IRIBARNE LEIRE Kantaria (Diabolo Kiwi) • JUNQUET PAULINE Kantaria (Pauline et Juliette) • MALANDAIN THIERRY CCN Malandain Ballet Biarritz-eko koreografoa • MARCÉ AGATHE Arte-zuzendaria • OIHARZABAL ORTZI Euskadiko Orkesta Sinfonikoa • ZUBELDIA NAHIA LUMI taldeko musikaria

Zientzia, erakaskuntza, kultura

ABEBERRY JAKES Enbata-ko Lehendakaria • ARCOCHA AURELIE Erakasle eta ikerlaria • AYÇAGUER ELIXABET Sozial arloko erakaslea • BIDART JOJO Irratietako kazetaria • ERRAMOUSPE MIKEL Erakaslea, eskolako zuzendari ohia, ikus-entzunezko elkarteen militantea • ETXAMENDI NICOLE Unibertsitateko erakaslea • GOYHENECHE MARITXU Errobiko Kaskarrotak elkarteko Lehendakaria • GRATIEN KAMILA Kultur zerbitzuko laguntzaile administratiboa – EHZ • HIRIGARAY BIXENTE Historialaria • LANNES DAVID Matematikalaria, CNRS-eko Zuzendaria • LARROQUE SYLVIE L’Atalante cinema gelako ko-zuzendaria • LEKUNBERRI TEREXA Soziologoa • MAYTÉ PHILIPPE Eskolako zuzendari, Garapen Kontseiluko Lehendakari ordea

Kirolariak

BILLOTTE ANTTON Arraunlaria • BRUST MAIKA Rugbywoman internazionala • LARRALDE AMAIA Pilotaria – Paleta goma-ko munduko txapelduna • LAAROUSSI KADIRI Boxe Azkar Full Contact Kluba • RUIZ DE ALDA LAAKSONEN MATTIN RAFU Ur Kirolak Triathloi lehendakaria • TAUZIN MATHIEU Kirol entranatzailea

Politikariak

ALAUX SYLVIANE Diputatu ohia eta Garapen Kontseiluko kidea • ARAGON MARIE-CHRISTINE GDSeko militantea • BETBEDER LUCIEN BILTZAReko Lehendakaria • BOZZY SYLVIE Génération.S-eko militantea • ETCHEVERRY-AINCHART PEIO EHBai • MAILFERT MARTINE Ensemble! Pays Basque • OURAOUI MEHDI Militante politikoa