Azken hilabeteetan, Alda gero eta ezagunago da, eta ondorioz galdera gero eta gehiago ditu. Injustizia biktima edo etxebizitza auzo edo eguneroko arazo desberdinen aurrean gertatzen diren pertsonek gure ikustera heldu dira edo deitzen gaituzte, laguntza eskatuz. kasu guztietan, entzuten ditugu eta ekintza kolektiboen bidez irtenbideak edo aldaketak ekartzen ahal dituen ikertzen dugu, galdera indibidualek arazoa konpontzen lortu ez dutelarik. Eta egoera zailak konpontzen lortzen dugu, hunkituak diren pertsonentzat garrantzitsuak diren garaipenak lortuz.

Baina arazo batzuen arrazoien kontra ere borrokatu nahi dugu, ez ondorioen kontra bakarrik. Horregatik abiatu dugu “Etxebizitzaren krisia Ipar Euskal Herrian – 5 lehentasun!” kanpaina. lantzen dugu metodo eta proposamen konkretuekin. Eta hor ere, lehen emaitza baikorrak baditugu.

Elgarrekin

Segitzeko, eta gure ekintzen indartzeko, gehiago izan behar dugu. Zatozte gurekin aritzera. Elkarteko kide egin zaitezke www.alda.eus/eu/alda-kide/ orian. Laguntzaile izan zaitezke ere, bilkuretan parte hartu (informazio gehiago telefonoz 07 77 88 89 23 edo mailez info@alda.eus)

Aldako kide bilakatzea biziki erreza da, eta bere burua defendatzen, lan eta ekintza kolektiboa azkartuz baimentzen du. Anitz bagira gure boza entzunarazten eta errespetarazten, gauzak egiazki aldatuko ditugu!
Gaurdanik zure egutegian irailaren 9a hozkatzen ahal duzu Aldaren bilkura bat eginen baitugu, 19:00tan, Baionan. Arrats hartan landuko ditugu elgarrekin sartzeko ekintza eta lehentasunak. Informazio gehiago info@alda.eus helbidera idatziz.