Euskal Bizilekuen Tokiko Programak aitzin ikusten du 2026an 14 000 etxebizitza huts izanen direla. Gehiegi da. Ezin erabilia den bizileku bakoitza aterabide bat gutiago da biztanleentzat, presio gehigarri bat jadanik eskasa den bizitokien multzoa ttipituz.
Bizilekuen Tokiko Programak aitzin ikusten du erritmo bizian eraikitzen jarraitzea, lan eremuetarik gero eta urrunago, ondorio sozial eta ekologiko suntsitzaileak dituzten artifizializazioen arriskua handituz eta autoz egin joan-etorriak, lanetik etxerako mugimendu pendular famatuak emendatuz.
Alta, etxebizitzak sortzen ahal ditugu, etxebizitza berriak eraiki gabe. Etxebizitzak zatitzen ahal ditugu, egoitza ezberdinen erabilera aldatzen ahal dugu, «hiria hiriaren gainean» eraikitzen ahal dugu eta hiri-barneen dentsitatea handitzen ahal dugu.
Laguntzen ahal dugu ere gaur egun egiten den baino bizileku huts gehiago sartzen alokatzeen merkatuan. Nola? Jadanik, bizileku hutsak identifikatuz eta lokalizatuz. Gero, bizileku horien hutsik egoitearen jatorrian diren zonbait egoera konplexu desblokeatzeko behar den ingeniaritza segurtatuz, jabeak konbentzituz eta sustut lagunduz etxebizitzak bizilekuen alokatzeen merkatuan berriz ezartzen. Hirigune Elkargoarekin, Herriko Etxeekin, Soliha bezalako egiturekin elkarlanean, etxebizitzen jabeei segurtatasuna ematen ahal litzaieke, zaharberritzeari lotuak diren alokatzeekin, herritar inbertsio-funts bat mobilizatzen ahalko litaike, etxebizitzen zaharberritzea eta berritze energetikoa, bai eta alokatzeen kudeaketa… gidatuak litaizke.
Ber maneran, etxebizitza hutsen berreskuratzeko programak handiagotzen ahal ditugu. Programa horiek ahalbidetzen dute Herriko Etxeei eta Kolektibitateei geroko gehiegikeria berrien saihesteko baitezpadakoa den lurraren gaiaren kontrola berreskuratzea.
Itxura guzien arabera abandonatuak diren ontasunak
Jabe batek ez badu hiriguneko eremuan den etxebizitza, egoitza edo lur eremu bat erabiltzen Herriko Etxeak jabeari galdegiten ahal dio berriz plantan eman dezan edo berriz erabil dezan. Sekulan jabeak ez badu hori arrazoizko epean egiten, Herriko Etxeak kanporatzen ahal du eta ontasuna berreskuratzen ahal du, bertan etxebizitzak eraikitzeko. Prozedura hau sistematikoki erabilitzen ahal da, parada agertu bezain laster.
Jaberik gabeko ontasunak
Ipar Euskal Herrian, badira ontasun batzuk «jaberik gabekoak». Oinordekotza edo beste kasu batzuetan, ontasun batzuk jabe identifikaturik gabe gelditzen dira. Biziki segitua den prozedura bati esker, ontasun guzi horiek bilakatzen ahal dira Herriko Etxearen edo Hirigune Elkargoaren etxebizitza. «Jaberik gabeko» ontasun gisa izenda daitezkeen ontasun guzien zerrenda osoa egitea urgentea da eta beharrezkoak diren prozedurak sistematikoki plantan eman behar dira, ontasun horien berreskuratzeko eta berrerabiltzeko!