Irailaren 12tik 15era, ostegunetik igandera, Bizi! elkarteak klima eta justizia sozialari buruzko formakuntza egonaldia antolatzen du Mugerreko Ibar trinketean.

đź‘€ 4 egun horietan zehar, metodo eta teknika ezberdinak ikasteko aukera egongo da (bortizkeriarik gabeko ekintzen  teknikeri iniziazioa, ekitaldi bat antolatzeko oinarrizko pausoak, bilkuren animazioa…), baina baita hainbat gai sakontzeko ere: nola etxebizitzak eraiki eta aktibitate ekonomikoak garatu lurra artifizializatu gabe? zer proiektu orokor lurraldearentzat? zein alternatiba ekosistema garatu lurraldean? … eta beste gai asko ere! Programa osoa ezagutu: https://bizimugi.eu/eu/2024ko-klima-egonaldia.

🙌 Aldak 3 formakuntza antolatuko ditu irailaren 14an, larunbatez:

-Alda ekologia herrikoia eraiki.

-Etxebizitza: sartzeko erronkak ?

-RNa boterera bidean, zer ondorio gure estrategietan?

đź—Ł Formakuntza eta mahai-inguruak lurraldeko mugimendu eta alternatibek animatuko dituzte, baina baita ekonomialariek, soziologoek, arkitektoek…

🤸‍♀️  Lagunarteko jarduerak ere eskainiak izanen dira: jokoak, kirolak, iniziazio ludikoak, euskal kulturaren deskubritzea…

 

👉Formakuntza eta ostatua: urririk!
👉 Izena emateko: https://forms.gle/2yRrnHq1qK3ZPbVm6