Konpentsazio araudia atakatu nahi duten 55 jabek pausatu duten gibelatzea lortzeko berehalako auzi prozedura, maiatzaren 23an, astelehen honetan, epaileak ikertuko duelarik, Aldak estimatzen du 20.000 etxebizitza salbatu edo berreskuratu direla Euskal Elkargoak martxoaren 5ean onarturiko konpentsazio neurriari esker. Alokatzaileen defentsarako elkarteak, ondasun anitzen jabe diren zonbaitzuren interes pertsonalari, interes kolektiboaren kaltetan, lehentasuna ematen dion desmartxa salatzen du.
Aldak 2022 eta 2026 artean, tiran den eremuan diren 24 herrietan konpentsazioak izanen duen eraginaren simulazioa egin du.
2020an, mublatu turistikoen kopuruari buruz Audap-en zenbakiek 16.444 ematen dute (Airbnb eta Abritel plataformak bakarrik konduan hartuz, beraz, egiazko zenbakiak handiagoak dira). Horietarik % 95 etxebizitza osoak dira, eta % 67 urte osoan alokatzen dira: hots, 2020an urte osoan zehar mublatu turistiko gisa alokatu diren 10.466 etxebizitza oso (2019ari konparatuz, gutiago, Covid-aren gatik).
2022. eta 2026. urteen artean Aldak oinarritzat hartzen duen hazkunde-aurreikuspena kontserbadorea da, urtean %18ko hazkundearekin, hots, %93ko hazkundea 4 urtetan, 2016 eta 2020 artean ikusitako %130eko hazkundea baino ttipiagoa. Aldiz, konduan hartzen du konpentsazioa, Kasazio Auzitegiak 2021ean behin betiko finkatu duen neurria, plantan ezarri duten Paris edo Bordele bezalako hirietan, blokatuak diren Airbnb bezalako plataformak, Euskal Herria edo Bretainia bezalako lurraldeetara urte hortarik landa hedatzen direla.
20.000 etxebizitza salbatuak edo berreskuratuak
2022an konpentsazioa onartzeak 2022 eta2026 artean ia 16.000 etxebizitza salbatzea ahalbidetzen du, eta horiei 2022ko martxoaren 5a baino lehenago galdutakoen artean berreskuratuak izan diren hainbat mila etxebizitza gehitu behar zaizkie.
Ondorioz, 20.000 etxebizitza baino aise gehiago salbatuko edo berreskuratuko dira konpentsazio-mekanismoari esker, Ipar Euskal Herrian etxebizitza krisiaren ondorioak pairatzen dituzten tokiko biztanleen probetxu handienarentzat.
Hau ahalkea!
Konpentsazioaren plantan ematea gelditzea galdatzen dutenek, hainbat etxebizitza dituztenen jabetza eskubide sakratuaren izenean egiten dute, etxebizitza bakar bat ez dutenen kontra. Airbnb bezalako plataformak heldu baino lehen, gehienetan tokiko biztanleei alokatuak ziren etxebizitziak ziren oraingo mublatu turistikoak. Eta beren mublatu turistikoen patuaz harago, bost axola dute, konpentsazioa plantan ematen duen araudia baliogabetua balitz, beren gaur egungo etxebizitzatik kanporatuak izanen diren milaka pertsona eta familietaz.
Ahalke izan behar lukete! Haien parean herrian bizi eta aloitzeko eskubidea defendatzeko mobilizaturiko biztanleria atzemanen dute!
Etxebizitzak, bertan bizitzeko dira,
ez espekulatzeko!
ez espekulatzeko!